Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-02-23 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gizartean arazo bihurtu dela uste al duzue litrotara joatea?

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Gaurko gazteek baliatu nahi
eskura duten aukera.
Legeak berriz sartu nahi ditu
debekuaren menpera
baina ez gara errez helduko
arazoak konpontzera
baldin bultzatu nahi baditugu
izkutuan edatera.

Colina:
Gazteentzako izan liteke
guztiz inbento itzela;
gurasoentzat kaka zaharra ta
benetan gauza ustela.
Gaur botiltzarra ikusi arren
atzerakoiak bezela
kontua ez al da denak noizbait'e
hortik pasatu garela?

Lujanbio:
Tabernak dira helduagontzat
eta gominolak klaro
pasata daude, eta denbora
luze joaten da zeharo.
Adin batean nun sarturikan
ere ez degu izango
baliabide gutxi baitegu
ta irudimen gutxiago.

Iturriaga:
Debeku horri botilatzarra
jarri diote izena.
Komunerako ere antza laster
beharko dugu baimena!
Problema hori problema bada
beti izan da hor barrena;
orain zergatik famatu duten
da pentsatu behar dena.

I. Elortza:
Nahiz eta paso egin nahi dudan
kontsejuez ta mitinez
nik ere badut neure iritzia
nahiz ta gehiegi jakin ez:
mozkor azkarra ta txarra hartzen da
botilatzarrei ekinez;
hobe da dosi txikitan edan
lagunekin hitz eginez.

Colina:
Hamalau urte nituen eta
dirua oso apartean
garai haietan ibiltzen ginen
hegoaldeko partean.
Lehen aldiz hola mozkortu nintzen
mesede edo kaltean
izenik ez dun herri bateko
topo parada batean.

Lujanbio:
Orain jarri da modako baino
alkoholarena zaharra zen.
Drogekin eta sexuakin'e
ez al da berdin gertatzen?
Bai gobernua, bai gurasoak
debekatzen, debekatzen...
ta heziketa inteligente
bat ez du inork aipatzen.

Iturriaga:
Dirudienez pasatu dira
bai lekuz eta bai orduz
kale artean edaten baita
ta itxuran hala moduz.
Eztabaida hori ustel hutsa da
hala da nire aburuz;
hitz eitekotan hitz ein dezagun
droga guztieri buruz!