Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-10-18 Leioa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-10-18 Leioa Lagun-artekoa
Gai-emailea
Esnaola, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-10-18 Leioa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Ospakizun bat zelebratuaz
pozik gaude mahaian bueltan
ai hogei urte ez baita broma!
Ze izan leike hogei urtetan?
Larogeita bi edo izango zan
kalkulu eginik bertan
Igorrek ta nik juxtu orduntxe
ikasi gendun hizketan.

I. Elortza:
Larogeta bi inguru hortan
urten zirela plazara...
Guk ordurako egin genduzan
nahiko negar ta algara.
Neuk be oraintxe neure buruai
hoixe esan dautsat hara:
zu Leioako euskaltegia
baino zaharragoa zara.

Lujanbio:
Nik bost urtetxo izango nitun
ta egiten nuen amets.
Ikastolara joaten nintzan
nere gogorik onenez.
Gero bizitza zer izango zen
orduan ez nekienez
euskeraz ondo asko nekien
baina euskera zer zen ez.

I. Elortza:
Neuk be euskera sentitzen neban
orduan zure modura.
Zazpi bat urte euko nebazan
eta kokolo itxura.
Nire burura ekarri ezkero
larogei eta bi hura
Paolo Rosi ta Naranjito
etorten jataz burura.

Lujanbio:
Larogeita bi aspaldikoa
nik oroitzen det gauz bera.
Ordun sei urte jaio banintzen
neretzat zer zen gainera?
Gazteentzat eta helduentzako
ez zen ez garai berbera:
helduentzako transizioa
ta guretzat hasiera.

I. Elortza:
Zu hasi zara orduko gauzak
gaur gogoratzeko trazan
ta datu batzuk airera bota
ein dozuz egia esan.
Helduak eta gazteak jarri
dozuz hor parean plazan
baina Maialen preguntatxo bat:
transizioik egon al zan?

Lujanbio:
Orduan zer zen nik ez nekien
eta neretzako hoba.
Denborarekin garatu nuen
adina eta ganora.
Larogeita bi zela diote
transizioan denbora
eta gaur oaindik transizioa
txarretik okerragora.

I. Elortza:
Hirurogeta hamabostean
antza egoan hasteko.
Justu orduan jaio nintzen ni
bide batez esateko
eta gerora pasatu zanaz
nik pentsatzen dot antzeko:
transizioa egin gendula
leku berera heltzeko.

Lujanbio:
Ilusioa ta esperantza
lehen hartzen zuten eredu.
Biharko ustetan pasa ditugu
hogei uda, hogei negu.
"Zuek ez dakizute Franco ze izan zan!"
sarri entzunda gaude gu
eta guk gure seme-alabei
berdin esango diegu.

I. Elortza:
Lehen puntua sakrifikatuz
mila esker Iñakiri. (1)
Hogei urteak atxaki hartuta
hementxe bertsolari bi.
Oin hogei urte gendun garaiaz
sartu dogu nahiko ziri
neuk hogei urte neukan urtea
atseginago jat niri.

Lujanbio:
Baina bidean gauz gehio daude
ez zaitez joan hain urruna!
Bost urtetatik hogei urtera
izan al zan ba hutsuna?
Nik oroitzen dut mutikotxo bat
hamabost urte zituna
berrogei kilo zikin ez eta
bersotan egiten zuna!

I. Elortza:
Egia da bai hamabost urte
ta igon tabladu gora.
Ordutik hona bertso munduan
hor nabil oso gustora
baina Maialen zeuk be orduan
bazendun zure ganora?
Gure arteko diferentzia
kiloena izango da!

Lujanbio:
Zuk kilo gutxi zenituen ta
zuk faltakoak nik batu!
Hamabost urte juxtu genitun
nahiz eta txukun kantatu.
Aurten'e bada txapelketa bat (2)
nahi nizuke gogoratu
Euskal Herria bezela hori
ez da gehiegi aldatu!

I. Elortza:
Txapelketaren kontuei beraz
hasi behar dot kantatzen.
Kasik urtero bat heltzen dala
oraintxe nago pentsatzen.
Hori be ez da asko aldatu
Maialen hor zabiz zuzen
ta holan bada txapelduna be
ia ez dan kanbiatzen!

Lujanbio:
Euskaltegiko jendea ari da
gure bizitzak entzuten
ta ikusten det txaloak joaz
nola zintzo diharduten
baina zuen berri jakin nahi degu
ia erantzuten dezuten:
ia hogei urte luze zabalez
zenbat urrats ein dezuten.