Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-07-31 Altzo Jaialdia
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Sarriegi, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gurasoak zarete eta alaba bana duzue etxean. Arrazoi ezberdinengatik, baina kezkaturik zaudete oso: Amets, zure alaba asteburuetan etxetik irteten ez delako, eta zu, Sarriegi, berriz, zure alaba asteburuetan etxera sartzen ez delako.

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Azkenaldian sortua zaigu
izugarrizko trantzea!
Nereari asko kostatzen zaio
etxetik ateratzea
ta zureari kostatzen zaio
berriz etxera sartzea;
konponbidea erreza dago:
etxez elkartrukatzea.

Sarriegi:
Zureak beraz lagun bat zer dan
ia-ia ez omen daki
soluzioa arin samarra
hor bota didazu aurki.
Nere aldean nik pentsatzen det
egiz zaudela ederki
nereak dauzkan lagunak baino
hobe baitu ez eduki!

A. Arzallus:
Nere alaba oraindik ez da
lagun artera nahasi
ta hori nahi dun ama batentzat
ez al da nahiko desgrazi?
Hiru karrera daduzka eta
denak aprobatu kasi
baina hala ere oraindik ez du
parranda zer den ikasi.

Sarriegi:
Gureak berriz adiorik ez
ostiralez irtetzean
asteburua guztiz urduri
erdi erotu antzean
eta azkenik asteburua
behin betiko bukatzean
bera lanera eta ni berriz
negar malkotan etxean.

A. Arzallus:
Nere alaba gaixoak ez du
ez lagun ta ez mutiko
zureak berriz batzuk hartuta
hoiekin eutsi betiko.
Ateratzea nahi nuke baina
beldur bat dut neurekiko:
behin ateratzen hasi ezkero
ez den berriz itzuliko.

Sarriegi:
Behin ateratzen hasi ezkero
ez da gero noski txantxa
gurea ere bihurtu baitzen
behin parrandazale latza
baina ez dugu ondo ikusten
arazoaren ardatza
zure kasuan eta nerean
gurea baita akatsa.