Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-05-26 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-05-26 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Martiarena, Exteban
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Martin, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Joxek badaki bere alaba mutil batekin dabilela. Gaur arte ez du jakin mutil hori zein zen, baina gaur alabaren mobila hartu du eskuetan, eta mezu goxo horietako bat irakurri du.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-05-26 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Beraz mezua bialdu
nere alabari;
begiratu batera
polita dirudi
baina badauka honek'e
txatarra ugari
ta etxerako ez zait gustatzen
zure planta hori.

Martin:
Etxera ekartzeko
dago afanean
ni ere hortarako
nenbilen lanean.
Detektorea daukat
hortxe bekainean*
ta aurkituko nauzu
behar dezunean.

J. Agirre:
Zure bekaineko hori
ez dago dotore
nahio nuan eduki ez
bazendu batere!
Tximistan bat jartzen bada
zure parez pare
nere alaba laster da
senarrikan gabe.

Martin:
"Piercing alu horrekin
alde ume moko!"
Hori izango al da
guretzat oztopo?
Tximistak nerekilan
egingo du topo;
ni jotzen baldin banau
zu ez zaitu joko!

J. Agirre:
Lehen ere gelditua naiz
ni ozta-ozta-ta
tximista inguruan
askotan pasata.
Gure mutil polit hau
formala ez da-ta
alaba nola eman
hainbeste kostata?

Martin:
Noizbait jarri zitzaidan
hura parez pare.
Lasai, tratatzen baitut
suabe-suabe;
alaba esku onetan
daukazu halare
ta nere eskuak ere
leku onean daude.