Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-07-24 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Orain dela hiru bat hilabete edo horrela zen, Pello Zabalak esan zuen sekulako uda izango genuela. Orduan Maialenek, Orioko jatetxe bateko nagusiak, sekulako obrak eta inbertsioak egin ditu, turista asko espero zuelako. Eta uda gero eta txarragoa, jende gutxi hemen, eta gaur, jatetxe horretara hara non datorkion Pello Zabala bera.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Ez zaitut ezagutu
lehen begiradan
gero ohartu Pello
Zabala nola dan.
Bisiguik ba al dagon
galdetu patxaran...
goxon-goxona daukat
euri tanto saldan. (bis)

S. Lizaso:
Kritikatzeko ez zazu
arren izan presik
aurten nahiz ta giroan
ez dagon babesik
nere pronostikoek
ez dute akatsik:
nik ez dut huts egiten
egualdiak baizik! (bis)

Lujanbio:
Egualdiak huts egin
omen dula aizu
orain arte egiten
genizun bai kasu!
Aspaldi asko samar
huts einda zaude zu...
Leoncastillo einda
esaten al dezu? (bis)

S. Lizaso:
Irratiz ni entzunda
egin zendun plana.
Udara kaxkarra ta
urri dezu lana.
Nik antzematen dizut
fededun zerana:
gutxik sinesten dute
fraileak esana. (bis)

Lujanbio:
Zuk esan zenuena
oroitu beharko
pronostikoa izan zan
aldrebes gisako:
"Aurten udara oso
ederra gutzako"
bai frailean kaputxaz
dabilenantzako! (bis)

S. Lizaso:
Lorentzo egotea
hemendik aparte
tabernari zuretzat
izan bada kalte
giro onak badatoz
ta lasaitu zaite:
Santiotan hasi ta
Pilarikak arte. (bis)

Lujanbio:
"Ebia ere egingo
digu bai aldizka?"
gure Pello Zabala
asmatzen artista.
Ona juten ez bada
Pilarikan bista
eman beharko didazu
soldatako pixka. (bis)

S. Lizaso:
Hori burutzerikan
nik ez dut pentsatzen
ni frailea naizela
errez da asmatzen.
Nere soldatarekin
bazera kezkatzen
gu bezelaxe hasi
limosna eskatzen. (bis)