Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-08-11 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-08-11 Ikaztegieta Jaialdia
Gai-emailea
Otamendi, Eneritz
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Irazu, hotel bateko atezaina zara eta Sustrai duela hamabost egunetik bertan ostatu hartutako bezero bat. Gauero neska ezberdinekin ikusten duzu gelara igotzen. Gaur joan zara beregana, kamera bat jarri eta erdibanako negozio bat proposatuz.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-08-11 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Ibilera aspaldin
dezente narrastu
aurrenengoa zein zen
aspaldian ahaztu?
Bideoa jartzeak
ezer txarrik ez du:
zuk lehen bezela segi
ta ni aberastu.
Colina:
Ez zara aberastuko
nahiz galdetu lasai
tratu osoa egiten
gaurkoan dugu jai.
Jarri ezazu kamara
jarri ezazu bai
baina nik telebistan
ez dut agertu nahi.

Irazu:
Ba azalduko zera
gauz zoragarria
ohean etzanda ondo
dotore jarria
kontua ta bestetan
a ze aldarria!
zortzi milimetro da
zintaren neurria.

Colina:
Hain neurri txikian
a ze exitoa!
Ni naiz armariotik
dijoan tipoa
nahiz egin nahi zenukeen
pornografikoa
igual irtengo zaizu
terrorifikoa.

Irazu:
Espektakulo eder
politak ikusi!
Armariotik salto?
bai lehenbailehen hasi
hiru-lau bueltarekin
guztia nahasi?
bideoa aterako zait
entierro ta guzi.

Colina:
Honek apaizarena
egingo ote du?
Abentura dulako
itxuraz eredu
ta gauzak probatzeko
gertuko gaude gu
ta igual hirunaka
proba dezakegu.

Irazu:
Proposamena izan da
dezente lizuna
baina haseran behintzat
arretaz entzuna.
Hirunaka hastea
guk horko jarduna
ta ordun zein izango da
grabatuko duna?

Colina:
Erantzuna ez al da
beti-betikoa
denen gustokoa ta
denen begikoa?
Eiteko pelikula
pornografikoa
nahikoa da kamara
automatikoa.

Irazu:
Nahikoa omen dala
hala degu jakin
baina hemen traturik
ez da elkarrekin.
Automatikoa nahiko
omen da behinepin
baina konforma behar
digitalarekin.

Colina:
Digitala ona da
aitortzen dut, hara!
Baina hortan oker bat
bada beharbada:
alper-alperrikan da
daukagun kamara
kukuso bat bezela
mugitzen bazara.