Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-09-21 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gure inguruan horrenbeste ika-mika, gorabehera, ezinikusi eta ezin entzun badago. Errepaso bat emaiozue bakoitzak ikusten duenetik, gure honek irtenbiderik baduen edo nondik ikusten diozuen konponbidea.

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Giro beroa ez ote degu
egoerak dakarrena?
Aurrera egin ezinik dago
gure herri hau herrena.
Bide hontatik zer ote degu
berehala datorrena?
Eta tristuraz betea dago
gehiengoaren barrena.
Etsipenean ohitzen ai gera
eta hori da txarrena! (bis)

Peñagarikano:
Esan daiteke geure uretan
gaudela erdi itota:
larunbatean lagun batzuek
jipoi galantak jasota (1)
beste batzuek harro dabiltza
ohiko mailara igota
beste batzuek errurik gabe
hemen tiro ta han bota...
Nere galdera: zertan ai gera
anaiak anaien kontra? (bis)

Egaña:
Borroka hori izan leike bai
beste batzun martingala
gu euskaldunok zatitu nahian
zer-nolako eginahala!
Larunbateko bukaera hura
ze bukaera zitala!
Esaten zuten Euskadingatik
busti egin behar dala
ta batzuk busti ulertu zuten
komeni ez dan bezala. (bis)

Lujanbio:
Aspaldi baten eman ziguten
lehenengo masailekoa
ustekabean gero etorri zan
sabelean ostikoa
gero lepoan soka jarrita
estu daukagu lepoa...
"Hau baino okerro ezin da egon"
entzuten degu nahikoa
baina hartzen degun kolpea ohi da
beti azkenaurrekoa. (bis)

Irazu:
Azkenaldian gauza gaiztotzen
dijoakigu nabarmen
buelta ematea hobe izango da
oso berandu baino lehen.
Bilboko hura ze argazkia
erresistentzia omen!
Madrilek garbi erakutsi du
hemen nork agintzen duen
ta ez dakidana buelta emateko
indarrikan badagoen. (bis)

Maia:
Urte luzetan modu berean
sentitzen gera gainera:
hemen jendeak funtzionatzen du
interesen arabera.
Gauden mendean eta oraindik
guk daramagun karrera...
Behingoz pausoa eman behar da
independentzi aldera
ta pauso hori eman artean
menpean biziko gera. (bis)