Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-12-19 Zumarraga Jaialdia
Gai-emailea
Fernandez, Antton
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur ere, arratsaldero bezala, zahar-etxera abiatu zara zure aitari eguneroko bisita egitera.

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarri-sarritan inguratzen naiz
ez det esango gezurrik.
Oraindik ere ez da itzali
barruan maitasun garrik.
Gaur ere hona etorri naiz ni
ta zaude ilun samarrik
eta zergatik zauden zu hola
ez dago esan beharrik:
zuk hala uste badezu ere
aita ez zaude bakarrik. (bis)

Zeure ustetan zu bizi zera
hain bakardade beltzean
ta aurpegia aldatu zaizu
zure semea heltzean.
Pentsa ezazu bizi zerala
oaindik gure bihotzean.
Baina haurraren zai dago eta
emaztea ohatzean
hala ez balitz egongo zinan
aita gurekin etxean. (bis)

Nik ondo asko badakit aita
orain zer dedan jokoan
eta badakit zu nola zauden
hemen ikusitakoan:
gure etxetik kanpoan zaude
baina ez horren kanpoan.
Otsaila laister iritsiko da
hau izan zazu gogoan:
berriz gurekin izango zera
haurtxoa jaiotakoan. (bis)