Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-10-25 Errenteria Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk, Maialen, lige kontuetan arrakasta besterik ez duzu ezagutu. Zure kantu eta enkatu ororen aurrean pertsona oro errenditu da, baina azkeneko honekin gauzak ez doaz ohi bezala.

Description

Air
Agur sagar beltzeran
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Zuregana hurbildu
nintzen pausuz pausu
ta behatzakin esan
"Zatoz hona aizu!".
Halere ez didazu
zuk egiten kasu
ezezkoak emanez
zabiltza jo ta su
ta are morbo gehiago
ematen didazu.

A. Egaña:
Lehenik eman nizun bai
ezetz borobila
gero etorri zinen
bigarrenan bila.
"n" izango dira
argitu dadila
ta ederra daukazu
ene neskatila!
Hau morboso bazaizu
a ze morbo pila!

M. Lujanbio:
Morbo bila banabil
nabilela bapo
zuk esaten badezu
sinistu beharko.
Nik ikusten nuena
horren fin, hain guapo.
Lehenengo ezetza zan
lotsa zualako
eta geroztikoak
harroa dalako.

A. Egaña:
Beti zen erregina
beti lehen bera.
Neska honek bazuen
ustea sobera.
Eta orain egoa
jausi zaio behera
arrazoia: ni nabil
oilarren antzera
martxa honetan zu're
umilduko zera.

M. Lujanbio:
Ni umilduta nabil
xuabe-xuabe
ta zu zure postura
aldatu nahi gabe.
Baiezko bat ez al da
biontzat mesede?
Zergatik hartzen dezu
ukapena lege?
Nik galduko det baino
bai eta zuk ere.

A. Egaña:
Hori da hori ustea!
Hori da patxada!
Baina igaro zaizu
harroxko bolada.
Bi begien aurretik
ken zazu izara.
Gal ta irabazitan
jakin zazu hara:
askotan galera bat
irabaztea da.

M. Lujanbio:
Aizu ez zaite mintza
nere aita bezela
morbo guzia galdu
behar dezu bestela!
Hobe nuen aldatu
neronen papela!
Orain konturatu naiz
oker nenbilela:
ezetz esan banizu
nahiko zenuela.

A. Egaña:
Ez gera konponduko
zertarako jardun?
Ezin izan maitale
ezin izan lagun.
Lehen mintzatu natzaizu
lasai eta legun
"aita gisa ez hasi"
ondotik erantzun.
Zure ama bazina
baietz esango nun.