Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-01-25 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (35. 2003. Donostia)
Représentación
2003-01-25 Donostia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Uranga, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Joxe Agirreren gazte garaitik hona denbora pixka bat pasa da, eta gauzak ez ezik ohiturak ere aldatu egin dira. Nik zera jakin nahi nuke: Joxe Agirreren garaitik hona zer gauza aldatu dira? Nik adibide bat jarriko dizuet. (Bakoitzari txapel bana jazten die, baina modu ezberdinetara. Joxe Agirreri baserritarrek jazten duten modura, eta Jokin Urangari atzekoz aurrera).

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-01-25 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Uranga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga:
Honen garaia eta nerea
biak daude hain aparte
biok batera ikusi eta
danak testigu zerate.
Txapel polit hau erabiltzeko
badet nahiko borondate
nere aitonari hortz postizoak
erortzen zaizkion arte.

J. Agirre:
Zure aitona hortzakin dago
nahiko arlote neurrian:
jarri nituan eta berriro
nago jarri beharrian.
Eta ohiturak aldatu dira
aspaldi Euskal Herrian!
Leheno buruan zan balorea
orain berriz belarrian.*

J. Uranga:
Aitona honen ondoan gaude
oraindik latzak aitzeko
baina lotsarik ez dut batere
nik honekin aritzeko;
eta txapel hau zertarako den
izan nahi nuke hitzeko
ez zikintzeko izaten zen lehen
eta orain luzitzeko.

J. Agirre:
Behar baldin bada pentsako dezu
ondo ematen dizula!
Seguru asko gaur arteraino
ez dezu jantzi sekula
baina aitortzen det lehengo bertso hortan
egi bat esan dezula:
esan gabe're nik banekian
lotsarik ez daukazula!

J Uranga:
Lotsarik banu ni ez nintzake
orain tabladu honetan
baina behin igo naizenez gero
jardun nahi nuke benetan.
Ta bi txapelen diferentzi bat
argitu nahi nuke bertan:
lehen ximaurretan erabiltzen zan
eta orain diskotekan.

J. Agirre:
Behar baldin bada gauzak izango
dirade gazte horrela
ikusten degu gaur moda asko
indarrean datorrela
belarritako alu hoiekin...
entzun behar dezu epela:
buru gehiago ez dun gizonak
alperrikan du txapela!

J. Uranga:
Txapelarekin alper-alperrik
ez gera hemen jardunak
eta zeoze esan dezake
buruan txapela dunak.
Guztiek garbi izango dute
hemen bildu zaizkigunak
Joxe ta Jokin izan direla
Araetako txapeldunak.

J. Agirre:
Behar baldin bada kantatu dezu
nahiko bertso egokia
txapeldunantzat tristea dago
aitonaren bekokia
erretiroa laister hartzeko
dadukat erabakia
ia itxuraz betetzen dezun
nik utzitako tokia!

J. Uranga:
Zure tokia betetzen oso
errez ez dago Oranda
zu izan zeran neurri hortako
bertsolaria izanda!
Gure txapela pasatzen hasi
behar dia Joxe ta Uranga
eta botatzen dutenarekin
egingo degu parranda.

J. Agirre:
Ni parrandako zahartuta nago
gaztetan ere zintzua...
Lagun maitea goguan hartu
entzuten dezun bertsua:
borondatea badaukat baina
almazena dut antzua
hontaz aurrera zuk lana egin
neretzako deskantsua.

J. Uranga:
Gaurkuan ondo senti naiteke
ni zure aldamenean
oraindik ere ikusten zaitut
Joxe onen-onenean
baina omen zabiltz erretiroa
ere hartzeko planean
baina mesedez hartu ezazu
gu hobetzen geranean.

J. Agirre:
Berriro ere bota didazu
bertso bete-betekua
ta orain ere gazte ez zaude
oso nolabaitekua!
Esaten dezu nik irauteko
zu mejorau artekua
eta bizirik pasako al det
nik bien bitartekua?

J. Uranga:
Joxek eta nik gustoko izan
degu gaur zuen harrera
horrexegatik eduki degu
era hontako jarrera.
Honenbestian bukatua da
bertsolarien karrera
nahi dezutena egin zazue
une hontatik aurrera!

J. Agirre:
Arrazoi dezu kalteko leike
hemen gehiegi aria
beraz hementxe bukatuko da
gaurko bertso komeria
eta norbaiti eskatzen diot
komeni zaigun saria:
hurrengo urtean guztiok hemen
elkartutzeko zoria.