Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-07-31 Altzo Jaialdia
Conducteur/trice
Murua, Jexux
Olano, Manuel
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kontu egizue, Amets Aimar Olaizola dugula. Peña, orain artean behintzat bere jarraitzaile sutsua izan da. Finala jokatu ondoren, hauxe da aurrez aurre zaudeten lehenengo aldia.

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. M. Peñagarikano:
Aizazu Aimar egin dezuna
ia ezin det sinetsi!
Alde batea hobe zenuen
finalera ez iritsi.
Uste al zenun txori-kakaren
hurrengoa zala Patxi?
Kontrariokin zuk euki dezu
kontsiderazio gutxi.

A. Arzallus:
Egun luzeetan nik egin nuen
gogoeta bat sakona.
Neuk erabaki ta horregatik
etorria nintzen hona.
Orain ikusi zaitut ta ez zara
horren jarraitzaile ona
zu zarelako galdutakoan
nigandik urrun dagona.

A. M. Peñagarikano:
Pelotazale asko bezela
nago hasarre xamarrik
gaurdaino arte maite nun baina
gaur ez det maite Aimarrik.
Jarraitzaileei postura hortan
ez iezu jo adarrik!
Ezin daiteke txapela jantzi
esku batekin bakarrik.

A. Arzallus:
Baina saiatu saiatu behintzat
egin behar da behinepin
nahiz gero igual ezin den lortu
pentsatu aina etekin.
Lehenago maite eta orain ez
nahi baldin badezu jakin
kasualidadez berdin-berdina
pasa zait neri zurekin.

A. M. Peñagarikano:
Hamaika aldiz ikusi izan det
hau izerdi dariola!
Gauzak horrela gertatu dira
baina ezin da izan hola.
Hobe zenuen zure lekuan
bialtzea Barriola!
Honi berea eginez gero
ezerk ez dio ajola.

A. Arzallus:
Baina frontoira neu joan nintzen
Abel zegoen txokoan
zuk uste baino askoz gehiago
zegoelako jokoan.
Uste ez nula jesukristonak
esan dituzu gaurkoan
ta ez zaidazu muxurik eman
txapela jantzitakoan!

A. M. Peñagarikano:
Ni ziur nago beste hainbeste
ez dudala ikusiko
haundi xamarra egin dezu ta
orain ez zaitut begiko.
Muxu kontuan zu ez al zera
Aimar nerekin hasiko?
Seguru nago, txapela ez dezu
sekula irabaziko!

A. Arzallus:
Zuk isilikan egonez gero
egingo dezu mesede.
Ez dut ondo egin eta badakit
nahiz ta hori nuen xede.
Nik onartzen dut baina eskatu
nahiko nuke alafede
jarraitzaileak ni maitatzea
gaizki egitean ere.

A. M. Peñagarikano:
Aizazu Aimar, lehen esan dizut
oain ez zaitudala maite.
Ezautu nuen gure Atano
baita ere Azkarate.
Bainan zuk egin dezu hoi eta
nei ez zait gustatu bat'e
gaur eguneko pelotariak
diruzaleak zerate!

A. Arzallus:
Egoskorra da eta postura
nahi luke hortan mantendu
penatan dago txapelketa hontan
ez naizelako gailendu.
Zu ere zera diruzalea
ta behar zaitut zuzendu
ez zendulako hori esango
diruik galdu ez bazendu.