Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-09-12 Mutriku Jaialdia
Gai-emailea
Astigarraga Pagoaga, Aitzol
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Medikua zara. Gaur, lanera joan eta zeure buruari egindako analisiak ikusi dituzu: minbizia daukazu. Lehenbiziko gaixoa ate joka ari zaizu.

Description

Air
Nere gogoa hegan dijoa
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain artean ondo bizitzen
beti izan dut afanik.
Analisiak eskutan ditut
lur jota nago jadanik
ta zein medikuk egin ote du
sekula holako lanik?:
beste gaixoak sendatu behar
bera gaixoa izanik.

Hainbeste urte medikuntzan ta
horra kolpeak erasan
analisien emaitza hori
nahita ere ezin dut jasan
neure burua ikusten baitut
gaixo terminalen trazan
ta okerrena: neure buruai
ezin gezurrikan esan.

Sendatu ditut birikan gaitzak
eta zenbait bihotzeko
engainatuta poztuarazi
hamaika nere antzeko.
Berehalaxe ni ez naiz kapaz
beste inor sendatzeko
baina ahaleginak egingo ditut
jendea ez gaixotzeko.