Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-09-13 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani.

Description

Air
Nere gogoa hegan dijoa
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Konfiantzan ta beldurrik gabe
hurbildu naiz zuregana
alkandorako botoi guziak
askatuaz banan-bana
sorbaldan hasi ta ukalondora
egiten dizut laztana...
Honek badauka historitxo bat
nik ezautzen ez dedana.

S. Lizaso:
Bizimodua ateratzen det
nik eguneroko lanez
eta beso bat falta dut orain
makinak eman zuenez.
Kostata baina ni jabetu naiz
zuk emandako laztanez:
bihotz bakarrak balio badu
beso bakarrak zertan ez?

M. Lujanbio:
Beso bakarra, bihotz bakarra
arrazoi ona da aizu
hala ta guztiz neri begira
lotsatua dirudizu.
Ukalondoan hondarko puntan
eman nahi nizuke musu
ta kontaidazu, gabezi honek
zuri ze eakutsi dizu?

S. Lizaso:
Nere burua nunbait gordetzen
saiatzen nintzen lehenago.
Pentsatzen nuen "Besamotza haiz
behin betirako akabo".
Zure laztanak asetu dute
nik nedukan zenbait gogo
nik gabezia lehen sentitzen nun
orain osatuta nago.

M. Lujanbio:
Lehen bezendula beldur punttu bat
ta orain zaudela lasai
esaten dezu, eta ni ere
horrek ipintzen nau alai.
Nik ere badet gabezia bat
nahiz ta ez nizun esan nahi
begiratzean ez da ikusten
baina hitz eginez gero bai.

S. Lizaso:
"Errea" edo errea izan
nik ez dizut hartzen aintzat.
Komeni dana borondatea
izatea elkarrentzat.
Maiteminduta uxatu ditut
garai bateko zalantzak
beso bakarra zeukan lehenago
ta orain hiru neuretzat.

M. Lujanbio:
Hitz egin dizut oso serio
oso bare, oso gartsu
hala're zure erantzunakin
zeharo harritu nauzu.
Gabezia bat badet esan ta
zuk "errea" aipa aizu
horixe zala uste bazendun
zuk benetan maite nauzu.

S. Lizaso:
Hara Maialen, duda-mudatan
hemen ez naiz ibiliko
sentimentuak ditut barruan
oso indartsu ta tinko.
Zuk nahi badezu elkarren lagun
izango gera betiko
maite ezean nere bihotzik
nik ez nizun eskeiniko.