Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-09-05 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Badakigu herri batzuetan ekitaldiak ematen ez dietela uzten pertsona edo talde batzuei. Takolo, Pirritx eta Porrotx izan ziren lehenak; Fermin Muguruza ondoren. Zuk gaur jakin duzu datorren asterako zenuen saio bat kendu dizutela.

Description

Air
Ludi bizitza abesti gozoz
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez dira une oso gozoak
ez dira une lasaiak
bertso saio bat egin behar gendun
neronek eta Jon Maiak
baina ez dituzte gustoko gure
bertso eta bertso gaiak
dirudienez bueltan baitatoz
frankismoaren garaiak.

Hasiak gaude amildegian
aldapa behera amiltzen
ikusten dugu Baltasar Garzon
gugana gehitxo hurbiltzen.
Bere zerrendan ba omen gaude
jadanik hamaika izen...
Hitza ukatu liteke baina
bertsorik ez da isiltzen.

Bertso kantari orain artean
arituak gara luze
bertsozaleen barrena bertsoz
nahi genukeelako ase
ta orain ere segiko dugu
gure indar, gure klase
Lopategi ta Azpillagak lehen
egiten zuten bezelaxe.