Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-11-28 Gasteiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-11-28 Gasteiz Lagun-artekoa
Gai-emailea
Juaristi, Juan Mari
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean
Gaiari oharrak
Ordura arte irakasle eta ikasleen arteko gorabeherez jardun zuten, eta doinua
aldatzearekin batera gaia ere aldatu egin zuten.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-11-28 Gasteiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Doinua aldatuz gai honen bueltan
egon gaitezen nabarmen.
Maisu kontutan ibili gara
goxo-goxo garden-garden.
Horrexegatik galderatxo bat
egin nahi nizuke hemen:
jakin nahi nuke zure bizitzan
zure maisuak zein diren?

A. Arzallus:
Maisu bat neukan joan den urtean
ta beste bat daukat aurten.
Esango dizut nere maisuek
ni nola aldatu nauten.
Lehen banuen Sustrai bat hortan
harixe nion entzuten
baina urteak dira ez dudala
berai ezer erantzuten.

S. Colina:
Nik uste nuen bertso munduan
gogor abitu zinela
horren ondorio izan liteke
behin jantzitako txapela.
Gogoratzen naiz ume garaian
zortzi urte genituela
bertso eskolako gure maisua
zure aita izan zela.

A. Arzallus:
Zortzi urtekin bertso eskolan
nahasten genitun bazterrak:
erdiak ginen tonto samarrak
beste erdiak alferrak.
Hala're aitak zuzendu zitun
guk genituen okerrak
beraz zuk zerbait egiten duzu
Arzallustarrei eskerrak.

S. Colina:
Sekula ez dut hori ukatu
ta zurekin ados nago
bertso eskolan ibiltzen ginen
biak pikaro-pikaro.
Baina denbora igaro da ta
nere ustez garbi dago:
bertan bizitzaz ikasi gendun
bertsoaz baino gehiago.

A. Arzallus:
Nahiz ta agian hori ikastea
ez gendun gure helburu
zerbait gutxinez ikasi gendun
hori bai bada seguru.
Bizitza ongi aztertu eta
horrek salbatu gaitu gu
orain bertsotan gabiltzanean
bizitza kantatzen dugu.

S. Colina:
Zuk futbolista izan nahi zendun
heldu lehenengo mailara
ta nik pelotan egin nahi nuen
Julian Retegin gisara.
Garai horiek pasa zirela
hamarkada bat da jada
ez pelotari, ez futbolista
orain bertsolari gara.

A. Arzallus:
Hemen ondoan porzelanazko
panpin bat hor dut ikusi
ta futbolari izan nahi nuen
ez irabazteko gutxi
hala ta guztiz hamabi urtekin
ni pentsatzen nintzen hasi
Alavesera iristekotan
igual ez zula merezi.

S. Colina:
Horrelakorik ez nun espero
nahiz bitxoa zaren zeurez
regatean ta dribinean'e
moldatua modu trebez
behin edadea iritsi eta
irten zitzaizun aldrebes
Alavesera ez zinen heldu
ta Realera ere ez.