Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-11-29 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-11-29 Donibane Lohizune Lagun-artekoa
Gai-emailea
Soubelet, Xabier
Bertsolaris / Auteurs
Artetxe, Miren
Colina, Sustrai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Sekula bere eremutik atera ez den txoria da Miren. Sustrai, aldiz, txori ibiltaria.

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-11-29 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe:
Nire txokoan egonen naiz ni
gero, orain edota lehen
nahiz eta jada daramatzadan
bizpairu urte bederen.
Nik ez dut inon abestu nahi
ez baldin bada ez hemen.
Ez du balio mizpira arbolak
ez baldin banau entzunen.

S. Colina:
Urterik urte igaro ditut
Australia edo España
Afrika behean, basamortua
Himalayan mendi gaina.
Nahiz ta mizpirak jango dituzun
txori lasaienak aina
kartzela baten bizi zara zu
ez duzu onartzen baina.

M. Artetxe:
Baina badaukat nere lotura
hemengo zilbor-hestean
zu berriz hola zabiltza beti
batean eta bestean
baina ez duzu inoiz kantatzen
zuhaitz baten gerizpean
eta ez duzu ezer lortuko
aireari abestean.

S. Colina:
Nahiz eta gauza onik ez dagon
notak aireaz nahastuta
zu bizi zara zure kabian
frustratuta ta histuta.
Txoriak txori izatekotan
hegalak behar ditu-ta
bi hegalekin bizi zara zu
erabitzeaz ahaztuta.

M. Artetxe:
Nik berriz hemen kantatu nahi dut
orain azkar, orain bare
papo gorria naiz baino nago
urretxindorraren pare
nere erreka, mizpira hondoa
nere txokoaren jabe
nere ahotsa ez baita ezer
erreka soinurik gabe.

S. Colina:
Euskal Herriko natura nahiz den
zabala eta joria
han jasotzen da zizarea ta
han bilatzen da ogia;
zulo hortara mugatu duzu
lagun zure historia
ta ehiztariak aisa jotzen du
mugitzen ez den txoria.