Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-05-24 Alaitza Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Mendizabal, Mikel
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Mikel, Itoizko urtegiko horma zara. Zu, Amets, urtegi hori kaiolatzen duen ura. Azkenaldian euri jasa handiak izan dira, eta horma pitzatu egin da. Ez dakigu nork egingo duen gehiago: hormak edo urak.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Mendizabal:
Hormigoi pila latza
burni eta guzti
horma altxatu eta
gero urez busti
zaparrada haundikin
zalantzak datozti
proiektu ilegal bat
izan denez noski
gaizki hasi zen eta
buka leike gaizki.

A. Arzallus:
Eraikitzen hasiak
orain hamar urte
baina ez duzu uste
zen aina bertute
nik garaituko zaitut
halaxe det uste
euriakin bakarrik
ezingo banuke
herritarren malkoek
lagunduko naute.

M. Mendizabal:
Beraz ez da ziurra
egindako obra
protesta ta zalantzak
izan dira sobra
gaizki dagon pareta
degu fiakorra
herriak jasan behar
letorkeen zigorra
nafar gobernua ere
zikindu beharko da.

A. Arzallus:
Gobernuan jarria
dago goi klasea
eta pasatu baita
denbora luzea
ura fuertea degu
da holakoxea
ta eduki lezake
betiko asea
batzun egarria ta
besteren gosea.

M. Mendizabal:
Nahiz zabaldu zaizkidan
hainbat leihatila
Itoitz errekak dakar
urretako pila
eta gerta liteke
kriston iskanbila
desastre eta hilak
horrenbeste mila...
Pareta hau zutikan
gelditu dadila!

A. Arzallus:
Arazo bat dagola
gauza ezaguna
eta entzun ondoren
hormaren jarduna
urak botako dizu
bere oihartzuna
pareta gelditzea
deus ez da laguna
zinez ura da hemen
egon behar duna.

M. Mendizabal:
Salatu ondorenen
batzun martingala
orain eskatzen degu
giro naturala
sustraiaren indarrak
indartu nazala
herriek segitzeko
behar duten bezala
naturak errukia
eduki dezala!

A. Arzallus:
Nunbait norbait izan zen
benetan abila
ta eraiki ta gero
gustora dabila.
Baina ni nola beti
naizen hain umila
hiltzera ez naiz joango
inortxoren bila
inor egarri bada
etorri dedila!