Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-05-24 Alaitza Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Murua, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hona hemen, zuen aurrean, egia eta gezurra. Andoni egia, eta Iñaki gezurra. Batzutan elkarri egundoko amorrua diozuela eta elkar gorrotatzen duzuela dirudi. Eta bestetan oso lagun zaretela. Elkarrekin oheratzen zaretela ere egingo genuke apustu. Argi ezazue zuen harremana mesedez.

Description

Air
Oihan beltzean zoinen eder den
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Nor ote degu bitan nagusi
nor ote degu menpeko?
Arrazoirikan ba al daukagu
muturturik egoteko?
Garrantzitsuen neu naiz biotan
mesede edo kalteko
nere erdia nahikoa baita
zu oso bat egiteko.

I. Murua:
Baina inor gutxi somatzen det gaur
zure erdian afanean
zure erdi bat beti bakarrik
zai dago aldamenean
ausartienak beti nerekin
moldatzen dira lanean
lotsagabeak irabazten du
oheratzen geranean.

A. Egaña:
Ohean ez da diferentzirik
ez itxura, ez edade
baina halare gazte nago ni
asko maxiatu gabe
ta zu gezurra nahiz ta lehen izan
sasoi ederraren jabe
erabilian erabiliaz
guztiz ajatuta zaude.

I. Murua:
Baina helduek ni narabilte
nahiz ta ajatua izan
erdi mailako horiek ere
dabiltza nere gerizan
nerabetatik ni maite naute
maitasunaren bizitzan
zu maite zintun amona hura
orain hogei urte hil zan.

A. Egaña:
Horretan ere hara egia
nun erori den lazuan
arrazoi dezu amona gajo
ta erdi santan kasuan
zendukalako maitale eder bat
han baserrian auzuan:
zu maite zintun aitona harek
amona hilarazi zuan.

I. Murua:
Ta harrezkero hirukoiztu du
aitona hark kapitala
materialista huts bihurtu da
lehenoko sentimentala
mamiz gainezka nabil gezurra
errege banintz bezala
ta egiari beitu'iozue:
hezurra eta azala.

A. Egaña:
Oso aparte gabiltzanikan
inortxok ere ez uste
telebistan'e biok batera
ene zenbat buruhauste!
Biak batera ibiltzen gaitu
dabilenak boto eske
ta bikoteen orgasmotan'e
batera egon gintezke.

I. Murua:
Arrazoi dezu kontu hortan'e
ezin ba egin demanda
neroni soilik narabilkite
ez dizute uzten txanda.
Gezurra zutik, gezurra behetik
behean edota etzanda
zuk antz gehiena hartzen didazu
disimuloan esanda.