Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-08-22 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Enbeita, Xabier
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Estitxu
Enbeita, Zigor
Otamendi, Asier
Silveira, Xabier
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Atzo, ertzain mordo bat txosnagunean sartu, eta Audientzia Nazionalaren aginduak jarraitzeko asmoz, Kaskagorri, Paya eta beste txosna batzuetako pankarta eta kartelak kendu, eta Payako kasuan ikurrina be apurtu zuten.

Description

Air
Sorlekua utziz geroz
Nom de la strophe
Neurri berezikoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Xabier Silveira

Nom de la strophe:  Neurri berezikoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira:
Erdi gorriz, erdi beltzez
batzuk ziren mozorrotu
kasualitatez ez ziren
atzo istiluak sortu
eta nahi nuke gaur ez bazaie
holako beste bat otu
bakarrik falta zaie etorri
ta guri mingaina moztu.

E. Arozena:
Herri hontan hasi arren
umorez besta ta galak
nonahitik iristen dira
Madriletikan itzalak.
Ertzaintzak hola ta hori egitea
ez dira gauza normalak
sukurtsalen bat al dauka hemen
Audientzia Nazionalak?

Z. Enbeita:
Ikurrina apurtuta
ondo eginez euren lanak
polizia polizi da
hori ulertzen dute danak
baina Euskadi berezia da
nunbait entzun ditugunak
Madrilen martxan dantza eiten du
Ibarretxe jaunan Planak.

As. Otamendi:
Herriai hitza kentzea
hori ez al da azkena?
Auzitegiak egin nahi
astakeririk gorena:
hainbat polizi sartuak atzo
txosna guneetan barrena
festa giroan parte hartzeko
ez da modurik onena.

X. Silveira:
Atzo gertatutakoa
gertatuko denez bihar
gertatu behar litzakeena
izango baita ezbehar.
Urte luzetan herri honetan
gabiltz negar eta negar
ta gauzak hola jarraituz gero
luzaroan egin behar.

E. Arozena:
Aspalditik ezagunak
negarra eta kartzela
baina festetan gaudenez
dute erantzun epela.
Nahiz eta haiek ongi dakiten
orain haserre gaudela
holakoetan antzematen da
bide onean goazela.

Z. Enbeita:
Botoa kendu ziguten
ta hara orain, begira:
hitza ere kendu gura
hutsa litzake sikira...
Baina Ibarretxe eta Aznar be
hortik erratzen ari da
nahiz ta kartelak kendu dituzten
berriak jarriko dira.

As. Otamendi:
Auzitegiak azaldu
beraren asmo txoroak
ta herriari kendu nahi
bere askatasun gogoak.
Programa egin, gu manejatu
hoiek dituzte asmoak
baina inundik ez gara izango
festaren txotxongiloak.