Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Lizardi Saria (28. 2004. Zarautz)
Représentación
2004-09-03 Zarautz Sariketa
Bertsolaris / Auteurs
Artetxe, Miren
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Elkarrizketa

Description

Air
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beti hizketan, beti hizketan
ta ez dute ezer esaten
ez gu bizitzen lasai utzi ta
ez pakerikan ematen.
Irtenbidea noiz izango da
gaur, bihar edota aurten?
Egia da bai nola ezin den
egoera hontatik irten
gure buruan hor daudelako
horrenbeste astakirten
bi monologok ez dute inoiz
elkarrizketa egiten.

Horrenbeste hitz ezertarako
hainbeste gezur almazen...
garai batean egia ere
oso gauza ederra zen
baina azkenik Euskal Herrian
ez arima eta ez sen
ez dakit nola denok batera
barku berean goazen;
elkarrizketa eskatzen dugu
denok gogor eta ozen
baina hizketan hasi aurretik
entzuten hasi gaitezen.