Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-10-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsoaroa (14. 2004. Iruñea)
Représentación
2004-10-28 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Leitza Razkin, Joxema
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek pixka bat zaharxeagoak zarete, hamasei-hamazazpi urtekoak; eta Andoni Aitorrekin gustatzen da, baina orain arte ez du une aproposik aurkitu, eta gaur, ustekabean, taberna bateko mahaian topo egin duzue.

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-10-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Kaixo, Amaia, zu ikusterik
ez nuen asko itxaro.
Holako une goxo baten zai
egon izan naiz luzaro;
ez dakit esan... ez dakit esan
esango dizut ta akabo!
Bueno, aizazu, hau eta zera...
hego-haize ederra dago.

A. Mendiluze:
Apunteekin jarrita nengon
mahai batean apartean
ta derrepente "Ai zein datorren!"
ez nau utziko pakean;
"Hau, zera, hori eta bestea"
lau granotxoen kaltean...
Bai hego-haize ederra dabil
bi belarrien artean.

A. Egaña:
Belarriena ez det ulertu
hor jarri didazu ginda
ulertu nahian alperrik nabil
buruari eraginda.
Aspalditxoan nik hauxe neukan
zuri aitortu ezinda:
ur pixkaren bat eman zaidazu
nerea bukatu egin da.

A. Mendiluze:
Aitortu hitza entzun det eta
ene aibala, aibala!
Konturatu naiz izerdi hori
ez zela oso normala;
gero "Bai, zera esan nahi dizut..."
esan ezinda bezala...
hartu bai ura, uste nun zerbait
eskatuko zenidala.

A. Egaña:
Zure karpeta politena da
eskudo eta argazki
klasean berriz izaten dezu
makina bat argi izpi
zure kuadrila jatorra da oso
hori badakizu noski
zure ona ona degu benetan
ta zu're ez zaude gaizki.

A. Mendiluze:
Zer nahi zenuen lehendik nekien
lasai zaite mutikoa
baina besteen sufrimentua
hain da gauza betikoa;
zure kezka ta zure totela
hauxe nere begikoa
esan didazu garbi ez zerala
oso erromantikoa.

A. Egaña:
Erantzun hori ez dut ulertu
horren mutil arloteak
baiezko edo ezezko ziren
zure ezpainek boteak
baina oraintxe pazientziaren
neurriak dauzkat beteak;
tira, neskatxa utzizkidazu
kimikako apunteak!