Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-10-29 Beasain [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2004-10-29 Beasain
Gai-emailea
Goikoetxea, Irati
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Niri ere askotan esan zidaten Xabier Letek abesten duen hura: "Handitzen zarenean ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio dun." Hiri zenbat balio dik?

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-10-29 Beasain [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kantauri bera sarri da bare
irriparrez irriparrez.
Hurrena berriz orroa dagi
bere olatu haserrez.
Isiltasunak ze balio dun
ezin da epaitu aurrez;
une batzutan urrea eta
beste batzutan ezer ez.

Isiltasunak egin gaitzake
gailurtu edo amildu
sarri hitzekin pentsamentu ta
sentimenak borobildu;
hurrena berriz geu entzutean
geure barrenera bildu...
benetan zaila dugu jakiten
noiz hitz egin, noiz isildu.

Irati, zure galdera horren
erantzunik ez espero;
bi ala biek balio dute
eta hori garbi bego.
Jainko ginake une egokia
beti asmatu ezkero;
orain isildu egin behar dut
baina hitz egin ta gero.