Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Colina, Sustrai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Sustrai ama eta Amaia alaba. Alaba duela urtebete ezkondu zen. Gaur, ordea, maletak hartu eta amaren etxera dator.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Alaba hartu dizut
nahigabetu planta
atarian uztea
baizik ez zait falta.
Senarra hartu eta
etxetikan hanka
baina bueltatu zara
azkar ta presaka
gizonezko guztiak
berdinak dira-ta.

A. Agirre:
Etxetik joan nintzen
pozik ta galako
ta urtebete pasa
uste bezin bapo.
Arrazoiak utzi nahi
ditut gerorako
baina nolaz natorren
aitortu beharko
eraztunak diztira
galdu duelako.

S. Colina:
Nik ez nuen espero
hemen azaltzea
baina nahi dut atea
kolpez zabaltzea.
Normala eraztunak
dizdira galtzea
nik esan nizun izan
zeikela trantzea
bertsolari batekin
enamoratzea.

A. Agirre:
Nahiz ta hasi genuen
harreman sakona
nahiz eta bera izan
nere zoriona
ontzat hartu behar det
ama zure broma
luzaroan nahi nuke
zuk daukazun sona
hark kanpoan soilik du
bai aurpegi ona.

S. Colina:
Nahiz bertsotan bazuen
maila ta nibela
nunbait ez da suertatu
senargai fidela;
horrexegatik zatoz
joan zinen bezela
nahiz eta bueltatzea
ez espero bela
jakin ezazu zure
etxean zaudela.

A. Agirre:
Zugana hurbildu naiz
damu eta guzi
ta zure aholkuei
nahi nieke eutsi;
ospea eta neskak
hark ez dauzka gutxi
bide zuzena zein dan
arren erakutsi
berriro hanka sartzen
ez zaidazu utzi!

S. Colina:
Aspaldian etxetik
aldegin ondoren
urtebete pasata
berriz zaude hemen;
nik tratatuko zaitut
ahalik goxoen
jakin ezazu aholku
hoberena zein den:
hurrengoan pentsatu
ezkondu baino lehen.

A. Agirre:
Beraz zu aitarekin
ere zaude berdin
gizonezkoek noiznahi
ohi dute huts egin.
Moldatuko ote naiz
ni gizon batekin?
Bidea nondik doan
nahiko nuke jakin
eraztuna katea
bihurtu ez dadin.

S. Colina:
Buruari ez zaiozu
hainbeste eragin
segitu zazu arren
gazte ta pinpirin;
maitasun abenturei
itsu-itsun ekin
eta ezin badezu
gizonezkoekin
ahalegindu zaitea
emakumeekin.