Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2004-03-19 Igorre Jaialdia
Gai-emailea
Uriarte, Karmelo
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercice
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé
Martxoak hamaika. Madrilgo atentatua.

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Astebete bat igaro arren
garrantzirik ez da galdu
sarraski haren oihartzuna zen
lau haizetara zabaldu
eta askoren barrura ere
samintasuna ugaldu;
berrehun laguni begiak itxi
biziei mezua bialdu...
gogorra baina mirariaren
itxura pixkat ez al du?(bis)

M. Lujanbio:
Barka martxoan hamaikakoa
juzkatzen badet hotzean;
ez da hori soilik mundu guzia
dago antzeko trantzean:
dena polbora, dena eztanda
dena barruak hutsean
hogeita hamar lagun hiltzen da
teleberri bakoitzean...
"Hil da" aditzak ez digu egiten
ziztadarik bihotzean. (bis)

A. Egaña:
Baina negarrez dago arotza
negarrez dago poeta
osteguneko hark urrun dauka
atzera jira ta buelta.
Bertsolaria gaur egun ez da
mitinlari ez profeta
nik kolkorako gorde nahi ditut
iritzi ta azterketa
hitz egin duten gehien-gehienek
hanka sartu dute-eta. (bis)

I. Elortza:
Berrehun eta bat hildako egonda
bat sentitzen da arraro;
gero Iruñean eta Hernanin
beste bi be bai, akabo!
Odol erreka honen azkena
ze itsasotan ote dago?
Espainiatik libratu gura
guk bagenuen lehenago
orain badoguz beste berrehun ta
hiru arrazoi gehiago. (bis)

U. Iturriaga:
Denporarekin igual izango
direnak berrehun eta lau.
Danon antzera gertakizunak
neu be larritu egin nau;
larriagoa politikoak
berbatan hastean ri-rau
Iraken eta Afganistanen
ez dabiz heriotzez barau
tragediaren neurria baina
distantziak emoten dau. (bis)

S. Colina:
Azkenerako guztiak gara
trauma horretan erori
eta ziztada etorri zaio
bati baino gehiagori.
Gizatasunez ez al daukagu
behar aina kategori?
Berrehun lagun hilkutxan eta
beste hainbeste hilzori
eta jendea jakin nahiean
zeinek egin zuen hori. (bis)