Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-10-29 Beasain [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2004-10-29 Beasain
Gai-emailea
Goikoetxea, Irati
Bertsolaris / Auteurs
Izagirre, Iñigo
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Udazkena aurrera doa eta negua ez da urruti. Lizaso legarra eta Iñigo inurria. Iñigo bururik altxa gabe ari da lanean, negurako prestatzen. Lizaso, aldiz, lasai ari da kantuan lurrean luze etzanda.

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-10-29 Beasain [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Izagirre:
Negua dator gainera eta
hotza degu nabarmendu
almazeneko zoko guztiak
egurrez ditut gailendu
nere laneko patxara baina
ezin dezaket mantendu
nahiago nuke bajuxeago
kantatu ahalko bazendu. (bis)

S. Lizaso:
Zer arraiotan garaiz kanpo zu
hain jokera okerrean?
Egutegia serioegi
hartu halabeharrean.
Negua oraindik urruti dago
kantatzen dut indarrean
bajuxeago kantatuko dut
negua datorrenean. (bis)

I. Izagirre:
Baliagarri izango ahal zait
urte osoko eginahala!
Bizkarrekoa min haundikoa dut
ta ez da oso normala
ta bera berriz gitarra hartu
eta kantuan, aibala!
Ezin dezaket orain ukatu
inbidia dizudala. (bis)

S. Lizaso:
Inbidia bai ta aldatu ez
zure geroa akabo!
Ikasi zazu nigandik eta
izan behar hainbat gogo.
Santu Guztiak ez dira heldu
negua urruti dago...
orain gordeak jango dituzu
negua baino lehenago. (bis)

I. Izagirre:
Orain badaukat halako ezin bat
agonia ta eztula
urte osoko lanan ondoren
indar gabe ta ahula;
nere txokoa eraikiko dut
goxoa eta mardula
eta laister zeuk aitortu baietz
inbidia didazula! (bis)

S. Lizaso:
Ni oso lasai nago oraindik
zu lanean hasi garaiz
eta gerora lortuko dezu
uste dezun hainbat emaitz;
alper izana agian gero
izango da neretzat gaitz
aitortu ez dizut igual egingo
baina inbiriz hilko naiz. (bis)

I. Izagirre:
Honek bereai eusten dio ta
gitarraz ekin ta ekin
eta erabat harritua naiz
daukan gaitasunarekin.
Nere miresmen hau zuretzako
saiatuko naiz behinepin
eta zita bat jarriko dizut
nere erreginarekin. (bis)

S. Lizaso:
Hutsa litzake ez bazenduke
buruan hainbeste aide
proposamena egitean zu
deskuidatu adiskide;
zuk ez daukazu neri jartzerik
harentzako hainbat bide
nik dakidala morroiak ez du
horrenbeste eskubide. (bis)

I. Izagirre:
Egia da bai ni morroia naiz
nago erreginan mende
sozialismo punttu batekin
lanean hasita gaude;
republikano izan gaitezke
dena degu parez pare...
hurrengo urtean egongo gera
bizirik baldin bazaude. (bis)

S. Lizaso:
Bizi bagera elkar gintezke
hori're gauza normala.
Elkarrizketa luzatzea da
zuk daukazun eginahala;
gelditu gabe segi ta segi
inurri finak bezala
eta negua helduko zaizu
lanean ari zerala. (bis)