Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Joseba Goienola, Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Osinalde Saria (28. 1999. Gabiria)
Représentación
1999-04-24 Gabiria Sariketa
Conducteur/trice
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Auteurs
Goienola, Joseba
Goikoetxea, Ekaitz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Ekaitz, hainbeste urtean etxe huts batean bakarrik egon zaren sagua zara eta une honetantxe sartu da atean bizilagun berria, Joseba.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Joseba Goienola, Ekaitz Goikoetxea

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E.Goikoetxea:
Bakardadean ni arrenkuran
ibili izan naiz sarri;
bizilagun bat atean barna,
aguro diot igarri.
Otordua ta harreman fina
uztarketaren oinarri,
izotza urtu behar degu ta
gazta pixka bat ekarri. (bis)

J.Gojenola:
Gazta ta lagun kontuak orain
utzi itzazu aparte,
mesede gutxi egiten duzu
ta sarri askotan kalte.
Saguen kontra jarduna naiz ni
bizi guztian jo ta ke,
aprobetxatu ezazu orain
katua erosi arte. (bis)

Goikoetxea:
Bakardadea gustokoa det,
bakardadean naiz jaio,
katu kontuan murgildu arren,
irrikatsu eta iaio;
nere atzetik eginagatik
hainbat ahalegin ta saio,
zulo txikitan ni harrapatzen
majo kosta behar zaio! (bis)

J.Gojenola:
Katua alperrik izango dela
diozu aho betean,
baina errekurtso gehiago dauzkat
zure kontra atakean;
kontuz ibili zaitez sagutxo
armarioko atean,
agian gazta jarriko dizut
bainan tranparen batean. (bis)

Goikoetxea:
Lehen liparra pasa ondoren
beldurtua naiz zeharo,
zure alboan jolas ta solas
ezin naiz egon luzaro.
Neskalaguna ezagutzeko
irriki bizian nago,
ezkutatzeko izan dezadan
beste zulo bat gehiago. (bis)

J.Gojenola:
Zuk kontrolpean nola dituzun
zeu izkutatzeko zonak,
beti izan naiz serioa ta
ez ditut onartzen bromak.
Bete-betean tapatzen ditu
zuloak sarri gizonak,
irteera bat duten zuloak
ez dituzu horren onak. (bis)