Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Gabilondo, Nahikari
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Irazu oporretan safari batean joan da eta Nahikari aurkitu du beltz ezpain-handi baten inguruan, su ondoan dantzan.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Safaritxo bat beti izan dut
nik bizitzako ametsa,
Kongo aldera joatea ez da
bate lantegi erreza.
Tribu batera hurbildu eta
hauxe da hauxe sorpresa,
ezpain haundien ondoan dago,
hauxe da hauxe tigresa!

Gabilondo:
Kongo aldean ezagutu det
hainbat neska eta mutil,
dantzarako prest jarri ohi gera
ta gero sutondora bil;
euskal ohiturak mantentzen ditut
gogoz, trebe bezain abil,
sanjuanak nola ospatzen diren
erakutsi nahian nabil.

Irazu:
Euskal Herritik alde egin eta
nolako eskandalua!
Afrika beltzai kendua dio
ia gaueroko lua;
Zarautz aldeko euskal arima
sartu dun errezelua,
lepotik behera hor daramaki
baserritar painuelua.

Gabilondo:
Ni orain triste ez naiz aurkitzen
Euskal Herritik aparte,
zuriak hona heldu izana
hauentzako ez da kalte;
ta esker ona azaldu nahian
badute hainbat borondate,
sua zer zen'e ez baitzekiten
ni iritsi nintzan arte.

Irazu:
Une batean uztartu zaizkit
baietza eta ezetza,
tribu hontara hurbildu eta
desio lizunen ertza
eta sutara ez dakit nola
eramango dedan pertza,
lehen'e zuritik aspertua naiz,
nahio det pantera beltza.

Gabilondo:
Zure ustetan safarirako
hemen badezu aukera,
baina hemengo jendearekin
ezin emaitzik atera.
Kontuz ibili, toki txarrera
etorri zera ehizera,
pertza barruan bukatu baietz
kontuz ibiltze'ez bazera!

Irazu:
Kanibalena hurbildu eta
nago seko bildurtuta,
zu bizirikan baldin bazaude
nago pixkat lasaituta.
Tribuko buru, buru jaunakin
hor zabiltza ligatuta,
pintura pixkat kendu ezkero
Altzo-Txikin antza dauka.

Gabilondo:
Ehizatu nahian omen zabiltza
pantera beltza aparta
ta aholku bat emango dizut
helburu denak lagata:
zure fusila hartu ondoren
gure ondotik aparta,
animalirik haundinak hemen
bi hankekoak dira-ta.