Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-03-28 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Anertz Muniategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
BBK Sariketa (7. 1999)
Représentación
1999-03-28 Bilbo Sariketa
Conducteur/trice
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Muniategi, Anertz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Neba-arrebak zarete. Arkaitz neba eta Anertz arreba. Arkaitz, astebete egon zara etxetik kanpo eta Anertzi itxi dautsazu akuarioan daukazun arraintxoa zaintzeko ardura. Bueltan, arraintxoa hilda aurkitu duzu.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-03-28 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Anertz Muniategi

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Estiballes:
Zaintzeko eingo zuela
bere ahalegina,
etorri naiz ta hilik,
hauxe da hau mina!
Jateko eman dio
janari gordina,
katu bat ta arrain bat
ez dira berdina.(bis)

A.Muniategi:
Ez da katua izan,
ez egon haren zain,
uste zendun nintzala
hura zaintzeko lain;
baina penarik Arkaitz
ez hartu zeure gain,l
laban erreta biok
jango dogu orain. (bis)

Estiballes:
Laban jango dogula
esan dozu hemen,
burutik ez zabiltza
neska, oso zuzen.
Gutxi gorabehera be
honelako zen,
pintxo baterako be
gaur ez zaku heltzen! (bis)

A.Muniategi:
Uretan baino tripan
dago ha hobeto,
bazkaria egin ta
gaude peto-peto.
Hain tuntuna nintzenik
ez zendun usteko,
atuna ekarri dut
harekin jateko. (bis)

Estiballes:
Zure plana utziko
dut nik bertan behera,
bengantza prestatu dut,
berndina gainera;
zoaz zure katutxo
hori bilatzera,
lehentsuau erori da
bentanatik behera, (bis)

A.Muniategi:
Katua beraz gaurko
leihotik akabo,
zure aldetik hori
ez da hain arraro.
Baina arraina laban
prestatuta dago,
zuk ez daduza gura
neuretzat gehiago.(bis)