Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-11-27 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Iturain, Iñaki
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Unaik ehizan ikasi nahi du, ehiztari izan nahi du, eta horretarako, inguruan ezagutzen duen ehiztaririk onenarengana etorri da.

Description

Air
Orriak airez aire I
Nom de la strophe
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Ehizararako gogoa
soberan daukat nik, (bis)
zeri tiro egin behar dan
jakin behar lehenik. (bis)

Peñagarikano:
Ondo entzun ezazu
ehiztarin esana: (bis)
ahal bada bota zazu
hegan dijoana. (bis)

Iturriaga:
Lehenago ere banintzen
berri batzun jabe, (bis)
bota ote daitezke
hegazkinak ere? (bis)

Peñagarikano:
Ez zaite izan horren
eskopeteroa, (bis)
mesedez zuk ez bota
helikoteroa. (bis)

Iturriaga:
Ehiztari izatea
goruntzako malda, (bis)
derrigorrez gezurti
izan behar al da? (bis)

Peñagarikano:
Gezurra esan behar da
haundia ta ondo, (bis)
bestela ez zera zu
ehiztari izango. (bis)

Iturriaga:
Gezurra bota behar da
ahal dan handiena, (bis)
hargatik zu omen zara
ehiztari onena. (bis)

Peñagarikano:
Nik bota izan ditut
makina bat txori, (bis)
pajaroa zera ta
zeu kontuz ibili. (bis)

Iturriaga:
Dana botatzen duzu
badijoa hegan, (bis)
zenbat kartutxo daude
zure rekamaran? (bis)

Peñagarikano:
Zuk nere kartutxoa
nahi dezu ikusi; (bis)
aizu bakarra daukat
polbora ta guzi. (bis)

Iturriaga:
Orain galderatxo bat,
zentzuak zabalik: (bis)
ba al da hegan eiten dun
guardia zibilik? (bis)

Peñagarikano:
Guardia zibilak Vera
eta Barrionuevo, (bis)
neronek nahio nuke
aidean balego! (bis)

Iturriaga:
Nere ustea ere
zurekin batera, (bis)
baina ausartuko al zara
tiro egitera? (bis)

Peñagarikano:
Aurren jarri ezkero
Vera ta Galindo, (bis)
tira eta ez nuke
nik hutsik egingo. (bis)

Iturriaga:
Ehiztari hauekin ni
ezin naiz juntatu, (bis)
bate ez dute botatzen
ta hamabi kontatu. (bis)

Peñagarikano:
Ehizera sarritan
egiten dut txango, (bis)
nik botatakorikan
zuk ez dezu jango! (bi)