Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-03-20 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-03-20 Igorre Jaialdia
Conducteur/trice
Uriarte, Karmelo
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Seminarioan bost urte eman dituen mutila zara, Igor. Irtetea erabaki duzu eta kanpora irten zarenean, lehen laguna izandako neska hau daukazu itxaroten.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-03-20 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza:
Orain dala bost urte
zugaz zenbat jardun,
baina banaketako
bidea hartu gendun.
Triste pasatu dodaz
gaba eta egun,
izan nahi al zenduke
barriz nire lagun? (bis)

Mendiluze:
Zuk gogoa zenuen
bertara sartzeko,
bainan azkenean zen
denbora galtzeko.
Nik gogoa badaukat
bai zuri heltzeko,
galdutako denbora
berreskuratzeko. (bis)

I.Elortza:
Ondino heltzeko dagoz
urterik onenak,
berreskuratu baietz
galduriko denak!
Seminarioan itxi
dodaz nire penak
oraintxe eingo doguz
jesukristorenak! (bis)

Mendiluze:
Beraz atera zera
intentzio finez,
ni horren esperantzan
zai nengoen zinez;
eta irtengo zinen
zeozer jakinez,
misiolariaren
postura gutxinez? (bis)

I.Elortza:
Nahiz ta zure galdera
ondo dodan entzun,
parkatu, baiezkorik
nik ezin erantzun.
Baina ia erakutsi
ahal badaustazun,
azken bost urteetan
zer ikasi dozun. (bis)

Mendiluze:
Orain bost urte utzi
zenuen etxea,
geroztik egin dezu
denbora galtzea;
ta nik erakustea,
hauxe da trantzea,
zer den bene-benetan
belaunikatzea! (bis)

I.Elortza:
Dana esan daustazu
ozen ta korrika
ta nik nire barruak
dodaz eskegita;
etzunda hartuko dot
postura polita,
belaunikatu zaite
gainean jarrita. (bis)

Mendiluze:
Zuk segituan hasi
nahi dezu lanean,
bainan saia gaitezen
gu bide onean.
Aitaren egin zazu
zuk nere gainean,
baina gelditu zaite
semearenean. (bis)

I.Elortza:
Onartu beharko dot
zure esakera,
semea otu jata
baina keba-keba!
Kondoi makina bat be
badogu ganera,
zetan gabiz berbatan,
goazen ogera! (bis)