Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Lizardi Saria (22. 1998. Zarautz)
Représentación
1998-09-04 Zarautz Sariketa
Conducteur/trice
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Auteurs
Eizagirre, Estitxu
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Kartzelako gaia: Iragarki bat dator egunkarian, hauxe dioena: "Afrika. Primerako gidari bat behar dugu, paterak Europara fundamentuz eramango dituena; dirua ez da arazo".

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hondoa jota dago Afrika,
helburua dute goia;
gosea eta bizi beharra
migrazio arrazoia.
Baina Europa urrezkoa're
ez da hain lurralde doia,
bistan baitauka dizdira baina
bere barruan da lohia;
diruak ez nau inoiz egingo
heriotzaren patroia. (bis)

Europa aldeko politikoek
asko egin dute hitza:
"behar da mundu justua eta
behar da mundu anitza";
baina Afrika zuzendu dute
euren eraso bortitza;
dirua dute helburu eta
han kentzen dute bizitza;
Afrikan dago altxorra baina
Europa da haien gaitza. (bis)