Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-07-10 Lesaka Jaialdia
Conducteur/trice
Arozena, Estitxu
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Besta giroan sartzen garen heinean, zoritxarreko gertaerak ere ugaritu egiten dira. Zer gertatu da Mungian?

Description

Air
Batzutan da argia
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mungian zer pasa zan
esan beharrean,
zenbat txar egin laiken
gaba bakarrean!
Mozkortuta sarritan
pauso baldarrean,
bi gorputz bortxatuta
etzanda lurrean;
zer esan dezaket nik
horien aurrean?

Pozoin bihur liteke
festaren pastela
eta gaupasa berriz
ze gaba zimela!
Bortxatzaileak dira,
esan det horrela;
sarri portatzen gara
piztiak bezela,
eta arren piztiek
barka nazatela!

Maitatzen degu festa
maite rock & rolla,
baina sarri falta da
etika eskola.
Andoni Egañak ere
behin esan zun hola:
lepo gainean denok
daramagun bola
erabiltzeko dela
ez ahaztu inola.