Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-07-25 Errenteria [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Juan Mari Narbaiza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-07-25 Errenteria
Conducteur/trice
Maritxalar, Jose Luis
Bertsolaris / Auteurs
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Narbaiza, Juan Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hamarreko txikian aritzeko gaia honako hau duzue: Narbaiza neska errubia liraina zaitugu; liburu saltzen zabiltza etxez etxe. Saltzen duzun liburua hauxe da: "Viagrari buruz jakin nahi duzun guzia". Oraintxe jo duzu Loidisaletxeren etxeko txirrina.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-07-25 Errenteria [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Juan Mari Narbaiza

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Narbaiza:
Saltzaileok badegu
hamaika nahaste!
Saldu nahian gabiltza
bai jai ta bai aste.
Zurekin hizketa bat
molda nahi det laiste;
urtez aurrera zoaz,
zu ez zaude gazte;
zure abileziak
mejora daitezke. (bis)

Loidisaletxe II:
Oraindikan ez det nik
holako okerrik,
momentuan jotzen det-
-ta saio ederrik!
Pastillaren eskeinka
zu zatoz alperrik;
oraingoz behintzat ez det
Viagran beharrik,
aski baitet lehen diran
biakin bakarrik. (bis)

Narbaiza:
Zure etxean "kax-kax"
nik jo det aldaba;
aurkezpena egin gabe
ezin zaitut laga;
liburu hontan dena
azaltzen da jada;
bere izena hauxe
baitezu: Viagra;
honek pizkortuko'izu
azpiko bisagra! (bis)

Loidisaletxe II:
Oraindik sasoian naiz,
ez izan kaikua,
aparatua daukat
berebizikua!
Harrapatutzen badu
gustoko lekua,
edota bat badet nik
zure modukua,
edonori egiten
diot nik nahikua. (bis)

Narbaiza:
Gezurrak dira baina
zeinen hitz eztiak!
Erabat penatzen nau
hola ikustiak;
"nik ez det beharrikan"
diote guztiak,
baina mereziko du
proba egitiak,
estimatuko baitu
zure emaztiak. (bis)

Loidisaletxe II:
Zirikaka hasi da,
gainera jo ta su!
Atean egiten dit
hainbat enbarazu.
Zerbaiten saldu nahia
ederra daukazu
ta proba egitea
eskatu didazu;
gaur iluntzian zuk zeuk
probau nahi al dezu? (bis)

Narbaiza:
Hori al da saltzaile
batentzat harrera?
Hontantxe daramakit
nik nere karrera;
aproba egiteko
moldatzen bazera,
joan zaite lehengoakin
proba egitera
ta ni etorriko naiz
bi hilabetera. (bis)

Loidisaletxe II:
Danean berdin zabiltz
aterikan ate
ta gutxi saldu dezu
behintzat orain arte;
nik oraindik ez dauzkat
horrenbeste urte
ta neu joango naiz bila
falta badidate;
oraingoz interesik
ez dadukat bate. (bis)

Narbaiza:
Interesik ez dula
esaten zait hasi;
holakorik ez nuen
nik behintzat merezi.
Aproba egiteko
aurrez bat erosi,
zuretzako nahikoa
izan leike kasi,
baina oindik matxismoa
daukagu nagusi.

Loidisaletxe II:
Ez zaitez hasi gauzak
era hortan nahasten,
zuk esandako hitzak
nei ez zaizkit ahazten!
Saiau zera nolabait
bidea enpazten,
baita liburu hori
ondo erakusten,
baina alperrik danik
nik ez det erosten. (bis)