Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia
Conducteur/trice
Telleria, Millan
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hauek, ez badirudite ere, ia bi hamarkadaren aldea daukate adinean. Anjel Marik Irazuren adin modua zuenean ere gertatzen ziren honelakoak: manifestazioren batera joan eta jipoia ematen zieten; hormaren kontra egon behar izaten zen... Hogei urte igaro diren honetan ere antzekoak gertatzen dira. Kontaiozue elkarri zer alde dagoen ordukotik gaurkora.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Alde haundia dute
Euskadi ta Españak;
lehen "gora Euskadi" esanez
mugitu ezpainak;
manifestaziotan
halako azañak;
zigortzen zituzten bai
gure bizkar-zainak!
Ordun polizik ziren
ta orain ertzainak. (bis)

Irazu:
Gazteak aspertuta
Frantzi ta Espainez,
gazteak erasotuz
polizi ta ertzainez;
gaztea beti dago
askatasun minez;
orduan esperantza
zenuten gutxinez,
ta orain gaude ezer
sinestu ezinez. (bis)

Peñagarikano:
Lehen hainbeste komeri
badago Euskadin
ta oroitzapenetan
ni murgildu nadin;
korrika bizkor baina
ezin zen aldegin,
ta bonoak ordainduz
eraiki zen Egin;
hogei urtetan ez da
aldakuntzaik egin. (bis)

Irazu:
Batzuk esaten dute
"¡ya basta, ya basta!";
gutxina uste danian
atzetikan zasta!
Beti odolez gainez
euskaldunan aska;
nola ez da beratuko
gaztearen kasta,
kartzela bada gure
bigarren sehaska! (bis)

Peñagarikano:
Lehengo antzekoa da
askatasun maila,
ta tankera ematen
ez da oso zaila;
Aliantza Popularren
Atutxa inutila,
APn han ibili zan
askatasun bila,
lehen Fragarekin eta
orain Barne Saila. (bis)

Irazu:
Zigorrik ez da izango
haiek denentzako,
berriz ere egurra
gaztearentzako;
orain arte bezela
prest gaude hartzeko.
Pasatako guztia
jo behar ontzako,
gauza aldatuko balitz
datozenentzako. (bis)