Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-07-24 Aia Jaialdia
Conducteur/trice
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Joxe
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Jose Lizaso, gauean, bertso saio batetik etxera doala, hor dago Orioko zubian semaforoa gorrian geldi; Peña izango da semaforoa.

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Lizaso:
Donostitikan etxera noa
Oriotikan barrena;
argi gorri bat hor ikusi det
nabarmen samar zaudena;
nere aurretik alde egin zazu
ahal dezuan azkarrena,
hasarraldia ez baldin bada
behin'e pasatzen ez dena. (bis)

Peñagarikano:
Izanez ere gaur txofer askok
presa haundia daukate,
hola presaka ibiltzea ere
ez ote da denen kalte?
Eta badakit semaforoa
bate ez dezula maite;
zu zein zeraden ez dakit baina
puxkat geldi egon zaite. (bis)

J.Lizaso:
Arpegi hori gorri ikusten
Lizaso daukazu triste,
merezi dezun erantzuera
eman behar dizut laiste.
Gero Orion ez zaitez hasi
auxiliuaren eske;
zu baino gauza hobeak hemen
potzura bota dituzte! (bis)

Peñagarinako:
Nagon lekuan nik sortzen ditut
ez dakit zenbat arazo,
anteajokin dagon aitona
ez dago batere gozo.
Zu bezelaxe ibiltzen dira
batzuk airoso-airoso,
zaudela lasai geroxeago
nik emango dizut paso. (bis)

J.Lizaso:
Nun arraiotik ekarri dute
gorri-gorri ta harrua?
Azkenerako berotua da
txofer zaharraren barrua.
Nere andrea han hasiko da
iskanbila ta orrua;
gero senarrak pagatu behar
semeforoan errua! (bis)

Peñagarikano:
Lehenago ere eman izan det
makina bat desengaño,
gaur Orioko zubi gainean
badago makinat laino!
Baina berdea jarri bitarte,
itxogin zazu, ze koño!
Berandu iritsi askoz hobe da
ez iritsitzea baino. (bis)

J.Lizaso:
Seguru nago entzun beharko det
"orain al zatoz etxera?";
akats honekin etorri leike
gure ezkontza galtzera;
neri amonak esaten badit
"joan gaiten dibortziatzera",
galdetzen dizut ordun testigu
arrimatuko al zera? (bis)

Peñagarikano:
Itxura danez semaforoa
ez du bate atsegina;
gidari batek izan behar du
errespetatzen dakina.
Oain andrearen bildurrez dago
gure gidari ziztrina;
askoz lehenago joango zinan
leheno abitu bazina! (bis)

J.Lizaso:
Nahiago nuan argi gorriai
ein ez banio kasorik,
ordu hauetan ez nun izango
holako konpromisorik!
Ordubetian gorria zaude
ez dakit zeinek pizturik,
zubi honetan ez dezu egiten
estorbu eitia besterik! (bis)

Peñagarikano:
Konturatzen naiz bertso saioan
ibili zerala alai;
konturatzen naiz andren beldurrez
ez zaudela bate lasai;
semaforoa izan daiteke
holako aitonen etsai;
hainbeste bildur baldin badezu
ez det horrela egon nahi. (bis)

J.Lizaso:
Ni zergatikan ez ote naiz gaur
Tolosatikan abitu?
Hemendik nator zoritxarrean
eta zubian gelditu;
zalantzak dauzkat buru honetan
eta ez dakit zer pentsatu,
gorri dagola aurrera segi
edo harrika puskatu. (bis)

Peñagarikano:
Horrelakoak esaten ditu
gehiegi edateagatik;
hainbeste presa nola liteke
bertso saio batetatik?
Ta esaten dit "alde egin zazu
nere begien bistatik";
hainbeste presa baldin badezu
joan zaite autopistatik! (bis)