Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso
Bertsoa entzun |
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ai Zeberio bai al dakizu
zer ari zeran esaten?
Egia al da hoita hamabost
kunplitu dirala aurten?
Orduan zeuden baratza honetan
lore politak erteten;
gaur baztartuta banago ere
orduan maite ninduten. (bis)
Loretxo batek esan ziraden
"heldu naiz goiko menditik";
garai haretan urrunik ez zan
ta ez zitzaidan inportik;
gogoratzen naiz, lagundu nion
gogor helduta lepotik;
orduan ere polita zan ta
ederra dago oraindik! (bis)
Neuk esan nion "gazte kuttuna,
ez naiz ahaztuko sekula;
ez gero pentsa bertsolai batek
egingo dizunik burla!".
Gaur nik badakit aitonatxo bat
zuk etxean daukazula;
zuk esan lasai lehengo lagunak
muxu bat eman dizula. (bis)