Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nahikari Gabilondo

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Lizardi Saria (22. 1998. Zarautz)
Représentación
1998-09-04 Zarautz Sariketa
Conducteur/trice
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Gabilondo, Nahikari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Lanerako gogoa, grina edo irrika pizten duen pastilla asmatu omen dute Ameriketan.

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nahikari Gabilondo

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gabilondo:
Viagrak denoi emana digu
orain zeresan oparo
eta besterik sortzea beraz
ez da gertatzen arraro.
Lanak hartu nahi izan gaitu gu
betiko bere esklabo,
baina irrika zertan behar da
lanik ez baldin badago? (bis)

Agirreazaldegi:
Lehen Viagra ta orain beste
pastilla bat zaigu irten;
alper-alperrik daude sorkuntzan
beraz horrenbeste kirten.
Sexuak eta lanak badakit
ze antzekotasun duten:
barru-barrutik irtetz'ez bada
ez da egoki egiten. (bis)

Gabilondo:
Zertarako da guk lanerako
jar genezakeen kemena,
ahaleginak ezerezean
badauka bere azkena?
Nahiz ta aipatu langabezia
dela kontu nabarmena,
egia da bai gogoa dala
lehendabizi behar dena.

Agirreazaldegi:
Pastilla berri horiei buruz
hainbeste gauza entzunik,
ez dut pentsatzen hoiek hartzeak
duenik bate zentzunik.
Konparaketak burura ez dit
ekartzen bate gauz onik;
ez dut pentsatzen sexu kontuan
langabezia dagonik. (bis)

Gabilondo:
Jakin badakit Viagrak egun
ospe ugari daukana;
era berean ezetz eskura
pastilla berriak fama!
Hura honaino iritsi ondoren
ez da aldatuko lana,
pastilla hartzeko gogoa baita
orduan faltako dana. (bis)

Agirreazaldegi:
Ez dakit ziur mundu honetan
ez ote garen itsuak,
aurrera baino atzera kontu
horietan gara maixuak;
beste gauz batek ordezka bitza
pastilla hoien kasuak:
hil amaieran soldatak eta
maitalearen muxuak. (bis)