Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-06-13 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-06-13 Amezketa Jaialdia
Conducteur/trice
Gorostidi, Bixente
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Mikel
Murua, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Mikel euskal preso bat izango da eta Murua gurasoa. Aurrez aurre egoteko izan duzuen aukera gutxi horietako batean izan duzuen elkarrizketa gogoratuko dugu.

Description

Air
Donostiako hiru damatxo A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-06-13 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Euskal Herritik Cadizeraino
aita gaur zera etorri;
kristal bat degu gure tartean
ta alde banatan jarri;
zu etortzea neretzako da
benetako bizigarri,
hemen betiko lau hormak daude
ta Euskal Herrin zer berri?

Murua:
Hango berriak betiko dira
beraz kontuak antzera;
tristurarikan ez dut bota nahi
zure belarri ertzera.
Zer moduz zauden bestalde berriz
ez nijoa galdetzera;
indartsuago zaude zeurean
egunetik egunera.

Mendizabal:
Gaur hilabete gerta zitzaigun
familiko desgrazia,
zure emaztea gaixotu zan ta
mundua zuen utzia;
hiletetara joatea ere
zidaten galerazia,
jasanezina gertatu ohi zait
nere ama ez ikusia.

Murua:
Arrazoi dezu, hura juan zan
apal, umil ta suabe;
zu ez zinan han agur eiteko,
besteak dituzu jabe.
Baina semea tinko zaude zu
ta gaitzerdi da halare,
zure amak hala nahi zaitu beti,
bururik makurtu gabe.

Mendizabal:
Joan zan astean gertakariak
izan zenituzten antza,
oso aipatuak izan baitziren
Gernika eta Lizartza;
Tolosaldean egin omen da
manifestazio latza,
oraindik ere ez da lurpera
herri honen esperantza.

Murua:
Arrazoi dezu, esperantzarik
galduta zer da hurrena?
Beste alaba bat bota digute,
esan behar det aurrena.
Nahiz ta semea luzaro zauden
kartzela hortan barrena,
kalean zer dan ikusi eta
ez dakit zer dan txarrena!


Mendizabal:
Politikoek ba omen dute
hainbat indar eta kemen,
Parlamentutik Estrasburgora
eskaria nola joan den;
bainan duda bat badut nerekin
ta azalduko'izut hemen:
botere hori azalduko al da
hauteskundeen ondoren?

Murua:
Estrasburgon ta nonahi're ia
tontotzat hartzen gaituzte,
izanez ere gertatu da hemen
horrenbestetxe hitz-hauste!
Hobe nahi eta okerragora
ote goazen det uste,
Euskal Herrian hildakoak'e
esposaz lotzen dituzte!

Mendizabal:
Bukatu zaigu gure denbora,
bukatu zaigu epea,
ta nere azken mezua nahi dut
orain zuri esatea:
Euskal Herrian elkar gaitezen,
adio aita maitea;
zuek etortzea baino hobe da
gu haruntza juatea.