Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1998-05-16 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
1998-05-16 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Komunera joatean
estu eta presa,
sarritan jasotzen da
orduan sorpresa.
Ni harritu egin naiz
ez zazula pentsa
eta erabakitzen
ez dago erreza,
maitasuna den edo
maitasunik eza.
Kontu horietan hasi
eta apurua,
suabe juan behar dela
nere aburua.
Masturbazio hori
ez da segurua;
nere burua maite,
hoi det helburua,
baina lepo gainean
daukat nik burua.
Hirugarrena ere
orain badoala,
entzun beharko dezu
hori berehala.
"Amor propio" deitzea
omen da normala;
zuk hala badiozu
izango da hala,
baina ni besten batek
maitatu nazala.