Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jan eta edan asko eginak
gero lasaitzea lan du;
sarri askotan garaiz sartzen da
eta atera berandu;
hainbeste ordu egonaldia
sarritan egin izan du;
egun batean halabeharrez
atetikan nuen zaindu;
gauza batzuek ikusi nitun
beste batzuek usaindu. (bis)
Hainbat denboran zertan zegoen
negon ezin antzemanda,
berehalaxe ez zan iritsi
zer zen jakiteko txanda!
Beheko pisoko amonak ere
egiten zion demanda;
esaten zuen "dena gezurra
Egañaren propaganda,
bonbak botatzen jarduten da hau
pakezalea izanda". (bis)
Aitortu behar ez dadukala
joaten bada presarikan,
hiru bat orduz ez du libratzen
besterentzat komunikan;
behar duenak auzora joan,
ez du beste biderikan;
ezin ukatu lagun Egañak
badula suerterikan,
beti bizirik ateratzen da
tankearen azpitikan! (bis)