Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-05-25 Anoeta Jaialdia
Conducteur/trice
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Arotza haiz, baina herrian inork ez hau hire izenez ezagutzen; egun batean hanka moztu ziaten eta ordutik denek "patapalo" ezizenez ezagutzen hau.

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Istripu batez hanka ebaki,
aspaldian gertatu zen;
geroztik beti patapalo naiz,
hala deitzen naute ozen.
Umeek beti "hor dator eta,
hortaz trufatu gaitezen";
haiek bezela helduek ere
ez dute jokatzen zuzen,
denek dakite zer dedan baina
inork ez daki nor naizen (bis)

Nik izan dedan zoritxar horren
errua gaur neri bota,
besteek parre eginagatik
ezin det inor gorrota.
Bainan askotan aritu ohi naiz
lehengoarekin mokoka,
patapalo-ta horrela deituz
badabiltza adar joka
eta mamizko bihotz txikia
ez zaio inori inporta. (bis)

Egun batean makinarekin
ez nintzen aritu trebe;
horregatik det hanka faltsu bat,
ez da neuretzat mesede.
Beste inorrek ez deun ezkero
begirunez hainbat fede,
ni beti nabil bakarrik eta
burumakur bada hobe,
ta gero berdin segi beharko det
kojoka banoa ere. (bis)