Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-08-03 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-08-03 Larraul Jaialdia
Conducteur/trice
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hil honen hondarrean omen dira berrogeita hamar urte Ernio mendiko gurutzea zutitu zutela. Garai haiek ekarri behar ditugu gogora. Hi Andoni, gurutze hori zutitzen ibili zirenetako bat haugu, eta Peña berriz, gora eta behera, behar zena garraiatzen ibili zen idia.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-08-03 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Garai batean egindakoak
oraindik ere han daude,
bat zutik eta bestea zehar
jarritako bi zutabe.
Barka zaidazu, neu egiten naiz
gurutze zaharraren jabe,
zure indarrak ez zun balio
gure federikan gabe. (bis)

Peñagarikano:
Gurutza egiten hor ari dira
goxo-goxo ta xuabe;
batzuk nagusi izaten dira,
besteak berriz mirabe.
Barkatu baina zu ba al zera
zeure esanaren jabe?
Zure fedeak zer balio du
gure indarrikan gabe? (bis)

Egaña:
Arrazoi dezu idia zeuk'e
ez zendun sasio makala!
Ur garraioan egiten zendun
sekulako eginahala!
Batzutan kristau portatu zinan,
gogoan dut berihala,
Zelatundikan gora askotan
belaunikatzen zinala. (bis)

Peñagarikano:
Izanez ere nik jasaten det
hemen horrenebeste neke!
Gurutz horren zain berriz hor daude
gobernadore ta alkate.
Batzuk lan egin eta kobratu
eta besteak ez bate,
hutsa litzake gero pentsutan
ondainduko balidate! (bis)

Egaña:
Gaia ipini duenarentzat
daukat argitu beharra:
oraintxe dala hoita hamar urte
hil zitzaigun idi zaharra.
Neronek ere lurran azpitik
egin det nere marmarra,
gaur egunean gurutzea da
zutik dirauen bakarra. (bis)

Peñagarikano:
Gurutz haundi bat hemen nahi zuten
altxatu edo eraiki
ta gero igual tximistan batek
egingo digu lau zati;
kristauek berriz fedea asko
baina faltsoak izaki,
zenbat "kauen dio!" bota duten hoik
Jainkoak ere ez daki! (bis)