Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia
Conducteur/trice
Garzia, Joxerra
Mendizabal, Jesus Mari "Bizargorri"
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Murua, Iñaki
Sorozabal, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Espainian bi milioi langabetu daude eta laurehun mila haur inguruk egiten omen dute lan. Iñaki langabe horietako ba da, eta Jokin, berriz, haur langile horietako bat.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Langabe nago, nahiko tripa min
badut nere barrenean!
Ta egin behar ez lukeen haur bat
hemen dut aldamenean.
Injustiziak behartsuenok
jotzen gaitu gehienean;
ni lan eiteko amorratzen ta
zu behartuta lanean! (bis)

Sorozabal:
Estimatzen det nigatik hainbat
pena badezu sentitu,
baina zu ta nik ezingo degu
akats hau erremeditu.
Aita aspaldi galdu nuen ta
ama gaixorik aurkitu,
nere bi esku hauek, besterik
nik ezin nuen mugitu. (bis)

Murua:
Beraz lanean goiz hasi zera
fameliari eusteko,
adinez labur zeranagatik
behar aina gorpuzteko;
nik famelia ta diru falta
oindik lanean hasteko,
ta zu lanean aberatsenak
gehiago aberasteko. (bis)

Sorozabal:
Askotan izan dugu horrela
guk elkarrekin hitz egin,
lana banatu egin behar dela
denentzat iritsi dedin.
Aberats horiek nahikoa txollo
izaten dute gurekin,
dirurik gabe bazaude ere
kolperik ez zazu egin. (bis)

Murua:
Lanik gabe ta zer janik gabe
etorkizuna akabo!
Nere ametsek nahiz ta margotu
koloretsu ta oparo.
Pobre ta aberats arteko etena
dago geroz sakonago,
guztiok elkar hartu ezean
konponbiderik ez dago. (bis)

Sorozabal:
Etxe askotan oraindik ere
bada hamaika lan premi!
Beste zenbaitek hamabi orduz
lanean hainbat armoni.
Elkar hartuta hasi behar da,
zureki ados nago ni,
konponbidea badago baina
denei ez zaie komeni. (bis)