Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-08-15 Zizurkil Jaialdia
Conducteur/trice
Kazabon, Antton
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Egaña, Andoni
Sorozabal, Jokin
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Joxe Agirre baserritarra ez da oso kontent. Baratzaren erdi-erdian txorimalo elegantea egin du, Egaña, baina Sorozabal txoria primeran bizi da bertan, nahikoa hazi eta barazki janez; habia ere bertan egin du azkenean, txorimaloaren gainean.

Description

Air
Loreak udan ihintza bezela I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Orain txoriak ta xamorroak
indar haundia daukate,
eta baratzan ai geranori
kalte egiten digute.
Txorimalo bat bikaina jarri
baina ez du balio bate,
buru gainera zirina ere
berai egiten diote.

Egaña:
Hilabetetan saiatu zera
fin ta zintzo atxurrean,
baina txoriak ez dabiltz orain
holakoen beldurrean,
soro erdian xut-xutik nago
era jator-jatorrean,
fumigatzeko makina ere
hemen daukat muturrean.

Sorozabal:
Zure baratza eta landare
horiek direla tarteko,
nahiko arrazoi izango zendun
zeure neurriak hartzeko;
baina txotxolo honi ez diot
zuk nahi aina errespeto,
elegantegi jantzi dezu hau
bildurgarri izateko.

J.Agirre:
Txorimalo honek ez du egiten
ez eman eta ez kendu,
hoinbeste burla eiten ikusi
eta pena ematen du;
txoriarentzat kabitokia
ta nahi bezela mantendu,
nahiago nuke begi bistatik
zuk alde egingo bazendu!

Egaña:
Baserritarra merkexurrean
ez zaite bili berriz,
txorimaloa utzi zenuen
bere txapelaren premiz;
orain kopeta luzea daukat
eta buru gainak dizdiz
nahiago nuke honen kabia
sendoxeagoa balitz!

Sorozabal:
Txorimalo hau jarri zenuen
ni izutu esperantzan,
baina uste det zerorri ere
orain zaudela zalantzan,
ta ez banauzu ni ikusi nahi
tomate tartean saltsan,
trapu pila hou sutan erre ta
zeu jarri zaitez baratzan.

J.Agirre:
Arrazoi dezu, txorimalou honi
gauza txarrak datozkio,
zu bezelako lotsagabeak
inguratutzen zaizkio;
nik jarritako ile, txamarrak,
haizeak kendu dizkio;
baratza dago lehengo moduan,
txorimalua gaizkio.

Egaña:
Lehenago alea, orain arriskuz
letxua ta tomatea,
txorimaloak jarriagatik
halako borondatea.
Honen errua zeurea degu,
ai baserritar maitea!
Nere lana da egotea ta
zurea da egitea.

Sorozabal:
Baina kolperik ez du egin nahi
hori da nahiko normala,
eta horrela nola mantendu
horren baratza zabala?
Hamarretik bat txaorientzat da,
beti izan dan bezala,
hau da naturak ezartzen duen
inpuesto munizipala.

J.Agirre:
Lurrak ematen duen gauzak badu
nunbaitetik erasua,
gure baratzan ere badago
ezina ta arazua.
Txori moko motxa esan ohi da
degula peligrosua,
gaurko hau ez da moko motx baina
ez dago pizti goxua.

Egaña:
Lehendabiziko eman zizkidan
dozena erdi bat jira,
ondorenean beldurra galdu
ta zazpi mokoka tira.
Pentsatzen nago azkarra dala
txoritxoari begira,
bi txorimalu ikusi eta
onenera etorri da.

Sorozabal:
Baserritarra, zure baratzak
jai duela ematen du,
orain ez dakit ba ote dezun
etxea nundik mantendu.
Gaur ez zenuen hemen izango
hainbeste atarramendu,
honekin galdu dezun denbora
lanian pasa bazendu.