Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-06-27 Zarautz Jaialdia
Conducteur/trice
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Auteurs
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maialen oraintsu ibili da azterketa garaian bete-betean. Bilbon ez zela kontzentratzen-eta, estudiatzeko lasaitasun bila Jainkomendira joan da, Mañuren baserrira. Hamabost egun pasatu ditu han. Zer moduz?

Description

Air
Anai-arrebak hementxe nator
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Urte guzia jo eta fuego
aritu naiz bizi-bizi!
Ekain aldian Bilbon sartuta
estresaturikan kasi;
mendi aldera juan nintzan ta
Mañukin bizitzen hasi,
arte ikasteko asmoz juan nintzan, (bis)
atropologia ikasi.

Mañukorta:
Bellas Artesen hiru-lau urte
ikastaroan pasiak,
ta buru hortan gertatzen dira
oso gauza itsusiak.
Jainkumendira ekarri zaitu
hirian ezin biziak,
gaitz txar horiek kenduko'izkizu (bis)
Jainkumendiko haiziak.

Lujanbio:
Anatomia egin behar nun,
aztertu gorputz atala,
horregatikan hartu nun Mañu
nere modelo bezala;
irakasleai erakutsi're
irudi bat mundiala!
Ta esan zidan abstrakzioa (bis)
menderatuta dedala.

Mañukorta:
Anatonia ikasitzera
lagun ez nintzan iritsi,
bainan gaur hontan mendi honetan
badira hainbeste bitxi!
Gorengo punta iritsi zera
eta ez zaitut nahi jetsi,
zuk nik hainbeste ikasten badezu (bis)
ez dezu egingo gitxi.

Lujanbio:
Baserritikan kopiatu nun
aurreko ta atzekua,
Mañu ere bai modelo gisa
han egon zan trantzekua;
koneju, oilo, behi ta zezenak,
aukera ez zan hutsekua.
Azkenik koadro bat egin nuen (bis)
Gernikaren antzekua.

Mañukorta:
Aizu Maialen, esan beharra
daukat konfiantzarekin:
koadroa ere guk biok horra
egin geinke alkarrekin;
gauza berriak ikasten gabiltz
hemen ekin eta ekin,
bizitza on bat pasa nahi baden (bis)
gelditu adi nerekin.