Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Conducteur/trice
Aiestaran, Iñigo
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek kartzelan epaiketaren zain zaudete. Andonik ohiko tribunalak epaitzea nahi du, eta Igorrek, berriz, herri juraduak.

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Iruditzen zait nahikoa oker
ote zabiltzan laguna,
herria ere izan daiteke
gogorra edo biguna.
Nik ez dut ahaztu, estadua da
kartzelara sartu nauna
ta estaduak bete dezala
bere erantzukizuna. (bis)

I.Elortza:
Ni lapur txiki bat naizelako
aurkitzen naiz garu honela,
zuk estaduan sinesten duzu,
nik pentsatzen dut bestela:
juez normal batek juzgatu ohi du
komeni zaion bezela,
ni ziur nago herriak askoz
hobe ulertuko nauela. (bis)

Egaña:
Lapur txikia omen zera ta
majina bat buruhauste!
Herritarrek'e bere xumean
interes asko dituzte:
dendari eta komertzianterik
faltako denik ez uste,
ta holakoek bene-benetan
izorratuko zaituzte. (bis)

I.Elortza:
Holakoren bat pasa liteke
eta zergatik harritu,
baina estatuan sinistu zazu
eta jan egingo zaitu.
Nik herriaren aurrean garbi
nahi dut kontua garbitu,
gaur arte ere estatu honek
ez dit ezer oparitu. (bis)

Egaña:
Preso gehienok ez al daukagu
bizimodu bat tristia?
Herri juradu hortan galdu dut
esperantza ta ustia,
ta estadua ez al da berriz
irents gaitzakeen piztia?
Biak'e txarrak juzgatzen ditut
bat edo eta bestia. (bis)

I.Elortza:
Horretan ez dut asko pentsatu
nire laguna, hau marka!
Esan duzunak nire barruan
badu nahiko zalaparta.
Biak ez dira gauza onena
egia osoa da-ta,
eguna heldu baino lehenago
egin behar dugu hanka. (bis)