Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-02-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-02-08 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Bilbao, Joserra
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Cesar eta Cleopatra, Romeo eta Julieta, Laurel & Hardy, Bonnie & Clyde, Tapia eta Leturia, Unai eta Igor...

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-02-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza:
Gaia ipini dausku
nahiko barregarri,
erantzun beharko da,
nabil erdi larri.
Uste dot dagoala
argi eta garbi,
hemen nortzuk garen gu
Laurel eta Hardy. (bis)

Iturriaga:
Joserra hor hasi da
izenak aipatzen,
eta neu be noan ba
ja harira sartzen,
gu pareja bezela
gaituenez hartzen,
baina egitan ez dogu
elkar aguantatzen. (bis)

I.Elortza:
Honek guzurra esan dau,
nabil ezustean,
laster itzi behar nau
postura tristean.
Egia botako dot
mikrotik bestean:
ezkontzekotan gagoz
datorren astean. (bis)

Iturriaga:
Baneuken aldentzeko
neure esperantza,
Igor aguantatzea
ez dalako txantxa.
Beti honuntza edo
bestela harantza,
marketing kontua da
gure adiskidantza. (bis)

I.Elortza:
Barriz jarraitu nahi dau
honek horretara,
laster benetan be gu
haserrauko gara.
Marketing kontua dala
dau honek atara,
gehiago gustatzen jat
holan jarten bada. (bis)

Iturriaga:
Igor da ordu erdian
eutsi ezinekoa,
sozialdemokrata da
ta eskuinekoa,
ta ni naiz komunista
ta ezkerrekoa,
dirua da gu biok
batzeko nahikoa. (bis)

I.Elortza:
Sozialdemokrazia
sartu dauz kolkoan,
nik ez dakit honekin
ondo nora noan.
Hoba neuke bakarrik
ta etxera joan,
baina eingo dogu berba
gero etxerakoan. (bis)

Iturriaga:
Alferrik ez gara gu
egon barriketan!
Egia izan da dana
ta dinot benetan.
nahiz ta lagunak ginen
gu biok umetan,
amari entregatu
behar deutzet hiuetan. (bis)