Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-01-31 Durango Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-01-31 Durango Lagun-artekoa
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean
Gaiari oharrak
Gai ugariren gainean jardun zuten kantuan; horien artean Gasteizen elkarrekin egindako
parrandez.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-01-31 Durango Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Gasteizen izan gendun
epoka ernea
ta kalimotxoari
ze begirunea!
Ostegun gauetako
poteo xumea;
orduan gazte nintzan
eta zu umea. (bis)

Maia:
Ni hara joan nintzan
zerbait ikastera.
Zerura igo naiz ta
gero desastrera;
zure ondoan egin
nuen nik karrera,
zugaitik pasa nintzan
umetik gaztera. (bis)

Egaña:
Mattinsalto bat denok
daukagu munduan,
mattinsalto bihurtu
zinan zu orduan;
nahiz irakasle on bat
eduki onduan
behar ez zen guztia
ikasi zenduan. (bis)

Maia:
Txaloa jota ere
guretzako berdin,
juergan egiten zuen
hainbeste ahalegin!
Kalean gora eta
kalian behera fin,
ia ligatu zuen
Virgen Blancarekin! (bis)

Egaña:
Orduan txima neukan,
orain nago kalbo;
biok ibiltzen ginen
tonto eta babo.
Virgen Blanca ez zendun
serio esango?
Ligatu banu ez zen
birjina izango. (bis)

Maia:
Honek ligatzen bazun
nahikua podere;
ni berriz ez nenbilen
halako dotore,
Gasteizen ez bainuen
ligatzen batere,
amabirjina danen
laguntzakin ere! (bis)

Egaña:
Orduan jar nezakeen
oso segituan,
ogia era harro
ta legamituan;
hala ere Jon Maiak
bere ijituan,
nere ogi apurrak
bildu ohi zituen. (bis)

Maia:
Gutxi gorabehera bai,
hori zan horrela,
baina hondoratzear
nedukan batela;
egia da apurrak
jaten nituela,
Vingen Blancako usoek
zikinak bezela. (bis)

Egaña:
Nik hura izan nuen
parranda garaia,
gainera bi lagun be
ondoan garraia;
batek nazka sortzen zun
ta besteak nahia,
bata Ricardo gendun
ta bestea Maia. (bis)

Maia:
Nire infraestruktura
ez zan erosua,
ze lekutan emango
nien nik muxua?
Diferentzia baitzen
hain kuriosua:
zuria etxia zan
neria pisua. (bis)

Egaña:
Mingaina utzi degu
libre eta aske,
gure iraganakin
hainbat buruhauste!
Alferrik izan denik
ez zaute uste,
Jon ume sentitu da
ta ni berriz gazte. (bis)