Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano:
Retegik txapeletik
bete du gurdia,
ta inbiri gehiago
daduka ordia,
tranpa mordo bat ere
badauka gordia,
ala astindu zenun
zeure ipurdia?
J.Agirre:
Nik tontotikan ez daukat
buruan ta ilean,
ta gorputza zailduta
tankera zailean.
Nahiz fallo pixkat eduki
ipurmasailean,
zu oain ere ez zera sartu
txapeldun sailean.
Lazkano:
Partidua hasi nun
nik gogor eta pin,
bai eta atera ere
nahi hainbat etekin.
Negarrez etorri zan hau
erregu batekin:
"azken urtea dit eta
utzi zaidak Titin".
J.Agirre:
Hori ere entzun behar
nuen azkenian,
hobe zun segitu balu
serio lanian!
Gizarajo hau zutikan
ezin egonian,
komeriak ziran hainbat
berotu zanian.
Lazkano:
Aisa egin nion nik
han tanto modoxka,
aisa ateratu nun
jesukriston koska!
Baldin hasi ez balitz
azpitikan hoska,
oraindik ere Julian
han zegon dioska!
J.Agirre:
Dios hartu beharra
al zegon ahotan?
Eroriko nintzan bai
behin baino gehiotan.
Nere aurretikan tantuak
zu egina frankotan,
baina alfer-alferrikan
gero galtzekotan.
Lazkano:
Palmaresa daukazu
bastante apaina,
gezurrez ezin leike
herririk engaina.
Oraindikan besoak
agil dauzka baina,
askoz agilagoa
daduka mingaina.
J.Agirre:
Ezertatikan ere ni
ez nago bajua,
pelotari harrapatzen
diot atajua.
Honek sasoia ederra,
gorputza flojua,
horregatik gelditu zan
ia-ia lur jua.
Lazkano:
Nik izan bainuke
gizon seriua
eta pelotarako
badut jeniua.
Jendeak eskatzen du
zure adiua,
jubilatu zaitea
petral arraiua!
J.Agirre:
Jubilatzea ere
nei ez zait ajola,
baina pena ematen dit
sasoian nagola.
Honek berak uste zuan
hor punttan zegola,
jakin zazu zer dan zuk
euskaldun odola.