Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lehenbizi izango da
lau aitonen txanda,
ajatu ez direnak
urteak juanda;
oraindik gazte daude
hobeto esanda,
zahartzeko astirik
ez dute izan da.
Azpillagan patxara ta
Lizason burrunda,
Agirren ziria ta
izarra Xanpun da;
hamaikak esango du
haueri entzunda:
"maila hontako beste
laukote bat nun da?".
Holako laukoa ta
holako baldintza!
Mailarik gorenean
nahiko dute mintza.
Izazpik egingo du
beren gidaritza;
hontan utziko ditut,
berena da hitza.